18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Datu pertsonalen fitxategien berrikuspena

Alkatetzaren 57/2014 Ebazpena, 2014ko urtarrilaren 17koa.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua arautzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren 52. artikuluan xedatuari jarraikiz, udal honetan erabaki da, ludotekaren fitxategiari dagokionez, honako hauek aldatzea: xede aurreikusia datu pertsonalen tratamenduan, tratatu beharreko datu aurreikusiak eta segurtasun neurrien maila.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat.

EBATZI DUT:

Ludotekaren fitxategia aldatzea:

–Xedea: ludotekan jarduerak egitea eta familiari atseden emateko programa egitea.

–Segurtasun maila: handia.

–Tratatu beharreko datu pertsonalak:

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Izen-deiturak

Telefono finkoa eta sakelakoa/posta elektronikoa

EZAUGARRI PERTSONALAK

Familiaren datuak

Jaioteguna

Bestelakoak: irakaskuntza eredua

DATU BEREZIKI BABESTUAK

Osasuna

Zizur Nagusian, 2014ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1400854