2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Aritzalako 165. poligonoko 73. lurzatia. Araudia
Deierriko Udal Planean egiturazko aldaketa behin betiko onetsi zen azaroaren 18ko 107E/2013 Foru Aginduaren bidez. Hura 2014ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an. Haren hirigintza araudia argitara ematen da, orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2022 Foru Legearen 70 eta 81. artikuluekin bat ezarriari jarraikiz.
232.3. Nekazaritzako biltegia.
Nekazaritza estentsiborako biltegi osagarriak dira.
Lizentzia eskuratu baino lehen, behar bezala justifikatu eta frogatu behar da egin nahi den eraikuntzaren eta ustiatzen den lurzatiaren arteko proportzionaltasuna.
1.–Biltegiak, 50 metro baino gehiagora hiri lurzorutik.
–Oinplanoa karratua edo laukizuzena izanen da.
–Estalkia, bi edo lau isurialdekoa.
–Eraikuntzako materialak: harrizko fatxada, zarpiatu zuriak edo okre kolorekoak. Estalkian, berriz, teila gorria, xafla gorria edo uralita gorria.
–Bolumen aldetiko baldintzak abeltzaintzako jardueraren beharretara eta inguruko orografia eta paisaiara egokituko dira.
–Arbolak sartu beharko dira ustiategiaren inguruan, babes hesia izan daitezen ingurumenaren eta paisaiaren aldetik.
–Fatxadetatik lurzatiko mugetara gutxienez 6 m-ko tartea utziko da.
–Udalak bertze irtenbide mota batzuk onartzen ahalko ditu materialetarako eta akaberetarako, jardueraren berezitasunak eta haren kokapena oinarritzat hartuta, baldin eta horiek ingurunera moldatzen badira.
2.–Biltegiak, 50 metro baino gutxiagora hiri lurzorutik.
50 metro baino gutxiagora dauden biltegiek ezaugarri hauek izanen dituzte:
–Haien azalera ez da 400 m² eraiki baino handiagoa izanen.
–Eraikuntza eta bolumen aldetik, hiri lurzoruetako eraikin berriei aplikatzen zaizkien baldintzak aplikatuko zaizkie.
Aritzalan, 2014ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Luis Albéniz Echeverria.
Iragarkiaren kodea: L1400813