18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2014ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Onespena

Valtierrako Udalak, 2013ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

“Bederatzigarrena.–2014ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoen onespena.

Ikusirik 2014rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoen taulak, espedientean daudenak.

Ogasun, Langileria eta Kalitateko Informazio Batzordeak, orobat Kontuen Batzorde Berezia baita, 2013ko abenduaren 23an eman irizpenaren ondoren,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak onestea.

TASAK

2014

OBRA LIZENTZIAREN TASA

Obra berriak

Aurrekontuaren %0,5

Obra txikiak edo zaharberritzeak

Oro har:

–Aurrekontuaren %0,5

5.000 euro baino gutxiagoko obrak:

–30 euro, gutxienez

Galtzada okupatzea

%20, obra lizentziaren gainean

Eraisteko lizentzia

Obretan bezala

EDATEKO URAREN HORNIDURAREN TASA

Hornidura sareko hargunearen kuota

142,00 euro

Eskuragarritasunaren kuota:

5,2 euro, hiru hilabetean behin.

–Etxeko kontsumoa (m³)

0,82 euro/m³

–Industriako kontsumoa (m³)

0,64 euro/m³

–Ur kontsumoa, edateko on bihurtzeko araztegiaren aitzin (m³)

0,20 euro/m³

ESTOLDERIAREN TASA

Saneamendu sarera lotzeko kuota

44 euro

Kuota

7,3 euro, hiru hilabetean behin.

HILERRIA

Hilerriaren erabilera:

–6 tokirendako hilobia

63,00 euro

–3 tokirendako hilobia

47,00 euro

–Toki batendako hilobia

32,00 euro

–6rendako hilobian toki bakoitzeko

13,00 euro

–3rendako hilobian toki bakoitzeko

15,00 euro

EHORZKETA ZERBITZUAK

Ehorzketa

100 euro

Errautsak kolunbarioan ehorztea

25 euro

Errautsak hilobian ehorztea

25 euro

Panteoiko gorpuzkiak lekualdatzea

100 euro

Bertze hilerri bateko gorpuzkiak lekualdatzea

60,00 euro

Kolunbarioen salmenta

150,00 euro

Kolunbarioak mantentzea

13,00 euro

MERKATU TXIKIAK EREMU PUBLIKOA OKUPATZEKO TASA

1 - 2 m/linealeko saltokiak

3 euro

5 m/lineal bitarteko saltokiak

5 euro

6 - 10 m/l bitartekoak

8 euro

11 m/l-tik goitikoak

euro 1 gehiago m/l bakoitzeko

Ohiko saltokiek %30eko hobaria izanen dute

EREMU PUBLIKOA OKUPATZEKO TASA

Prezioa, pasabide bakoitzeko

70 euro/ml

(180,30 euro, gutienez)

AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK

GOKA espedienteak tramitatzea

62 euro/unitatea + Namainsa-ko teknikarien ordainsariak.

JEZeko alta

20,00 euro

Aldaketak JEZan

10,00 euro

Ikuskatzeak

50 euro + Namainsa-ko teknikarien ordainsariak

Udaltzaingoaren txostena, alderdi batek eskaturik

40 euro

OSTATUETAN TERRAZAK PARATZEAGATIK LURZORUAN
APROBETXAMENDU BEREZIAK EGITEKO TASA

Martxotik urrira bitartean (biak barne) erdialdeko ostatuak

275 euro

Martxotik urrira bitartean (biak barne) bazterraldeko ostatuak eta gutxieneko tartea okupatzen dutenak

130 euro

(Gainerako hilabeteetan ezin da terrazarik paratu)

TASAK, BESTETAKO PROGRAMAREN ZERBITZUA ERABILTZEAGATIK

Orri osoa, argazkirik gabe

85,00 euro

Kanpoko kontrazala

299,00 euro

Barreneko kontrazala

160,00 euro

Orrialde erdia, koloretako argazkirik gabe

64,00 euro

Orrialde erdia, koloredun argazkiarekin

85,00 euro

Dokumentu baten ondoko orrialdea

118,00 euro

Orrialde osoa, koloredun argazkiarekin

124,00 euro + klixea

Erdiko orrialdeak

309,00 euro

UDAL ZINEMA ERABILTZEKO TASAK

Helduen sarrerak

4,50 euro

16 urte bitarteko haurren sarrerak

3,00 euro

ANTZERKI SAREKO IKUSKIZUNAK

Helduen sarrerak

6,00 euro

16 urte bitarteko haurren sarrerak

3,00 euro

KIROLDEGIA ERABILTZEKO TASAK

Urteko tarifak

Banakakoa:

–18 urtetik goitikoak

76 euro

–Adingabeak, 12tik 18 urte bitartekoak

65 euro

–Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak

46 euro

Familiarra:

–Bi kidekoa

99 euro

–Hiru kidekoa

110 euro

–Lau kidekoa

121 euro

–Bortz kidekoa

134 euro

**12 euro, kide bakoitzeko

Sarrerak:

–Batendako

6,00 euro/eguna

–Pistaren alokairua

32 euro/ordua

Hiruhilekoko tarifak

Banakakoa:

–18 urtetik goitikoak

27 euro

–Adingabeak, 12tik 18 urte bitartekoak

23 euro

–Pentsiodunak eta 12 urte bitarteko haurrak

18 euro

Familiarra:

–Bi kidekoa

33 euro

–Hiru kidekoa

37 euro

–Lau kidekoa

40 euro

–Bortz kidekoa

45 euro

**12 euro, kide bakoitzeko

MUSIKA ESKOLAN IZEN EMATEKO TASA

Hilabeteko kuota (2012/2013 irakasturtea)

27 euro/hilabetea

LEIZEAK ERABILTZEKO KANONA

0tik 30 m²-ra bitarte

40 euro

30etik 40 m²-ra bitarte

45 euro

40etik 50 m²-ra bitarte

51 euro

50etik 60 m²-ra bitarte

59 euro

60tik 70 m²-ra bitarte

65 euro

70etik 80 m²-ra bitarte

70 euro

80tik 90 m²-ra bitarte

76 euro

90etik 100 m²-ra bitarte

81 euro

100dik 110 m²-ra bitarte

88 euro

Piperoak

86 euro

Etxeak

108 euro

VALTIERRA TV-N PUBLIZITATEA
ETA BERTZELAKO ZERBITZUAK EGITEKO TASA

Enpresen publizitatea (argazkia +testua):

30 segundu

40 euro/urtea

12 euro/hiruhilekoa

1 minutu

70 euro/urtea

20 euro/hiruhilekoa

ENPRESEN PUBLIZITATEA (30 S-KO BIDEOA)

30 segundu

50 euro/urtea

14 euro/hiruhilekoa

1 minutu

80 euro/urtea

25 euro/hiruhilekoa

Aldaketak enpresen publizitatean

6 euro

Partikularren iragarkia (testua)

2 euro/hilabetea

Kolektibo eta taldeen iragarkiak

5 euro/hilabetea

BABESA, EMANALDIEN BITARTEAN

Bideoan

Ortzegunetik igandera arte (abuztua izan ezik)

15 euro/hilabetea, hilabete solteak kontratatzeko

150 euro/urtea

Gazteriaren bestetako gehigarria

10 euro/asteburua

BABESA EMANALDIEN BITARTEAN

Bideoan eta zuzeneko emanaldietan.

Abuztuan

80 euro. Urte guztia kontratatua duenarendako, abuztuan 60 euro izanen dira

Bideoaren kopiak (2 orduko iraupena)

10 euro/emanaldia edo klipa

Bestetako DVDa

33 euro

UDAL ALDIZKARIKO IRAGARKIAK

UIAko iragarkiak/UIA baterako modulua

70 euro/modulua.

UIAko iragarkiak/4 UIAtarako modulua

120 euro/modulua.

UIAko iragarkiak/UIA bateko orrialde erdia

190 euro

UIAko iragarkiak/UIA bateko orrialde osoa

330 euro

KULTUR ETXEAREN ERABILERA

2014

KULTUR ETXEA

Irekitzeko ohiko ordutegia

1. kategoria: Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren bertze administrazio publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak

0 euro

2. kategoria: irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek sustaturiko jarduerak, horiek legearen arabera eraturik daudenean edo Udalak babestuak badira

0 euro

3. kategoria: sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte, eta gisako bertze entitateek, betiere irabazi asmorik gabekoak eta ez gizarte arlokoak badira, beren taldeko interesak sustatu eta defendatzeko jarduerak egiteagatik

6 euro/ordua

4. kategoria: irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo garatutako jarduerak

12 euro/ordua

5. kategoria: Ikastaro jarraituak egiteko erabilera:

–2 eta 3. kategorietan sartutako entitateen bidez eginak badira

21 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean

–4. kategorian sartutako entitateen bidez eginak badira

30 euro/hilabetea, eta gehienez ere 4 ordu astean

(*) Irekitzeko ezarritako ordutegitik kanpora egiten diren erabileretarako, etxezaintza zerbitzua behar badute, tasa bera kobratuko da 10 euro/ordua goitituta astelehenetik ortziralera eta 15 euro/ordua larunbat eta igandeetan, etxezaintza zerbitzuagatik.

HERRILURREN APROBETXAMENDUEN KANONA

Lehorreko lurzatia

KPIaren araberako gorakada, ordenantzari jarraikiz

Ureztalurreko lurzatia

KPIaren araberako gorakada, ordenantzari jarraikiz

La Quemada:

KPIaren araberako gorakada, ordenantzari jarraikiz

2013KO ZERGA-TASAK

Kontribuzioa

%0,40

EIOZ (%2-%5)

%4,80

JEZ (errekargua, 1etik 1,4ra bitarte)

1,4

Lurren balio igoeraren gaineko zerga. Gainbalioa (%8-%20)

%20

Eguneratzeko koefizientea

1-5 urte, %3,3

5-10 urte, %3,2

10-15 urte, %3,1

15-20 urte, %3,1

Bigarrena.–Erabaki hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2013ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1400011