2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
2014ko plantilla organikoa onesteko erabakia 2013ko abenduaren 16ko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2013ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an, eta jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betiko onetsirik gelditu da.
2014ko plantilla organikoa.
Funtzionarioa
Lanpostua: Idazkaria. 1 zenbakia. Funtzionario izaerako lan harremana: A maila. Osagarriak: lanpostukoa: %28,72; bateraezintasunekoa: %35. Sarbidea: O.L. Aritzeko baldintzak: Obanosko eta Legardako udalerriekin partekatua. Egoera: lanpostu betea, Izarbeibarko Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.
Izenen zerrenda
Idazkaria: José María Azanza Ruiz de Erenchun. Antzinatasuna: 1984ko uztailaren 9a; A maila; 5. gradua; 5 bosturteko.
Utergan, 2014ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Pedro Nagore Lanas.
Iragarkiaren kodea: L1400703