2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
2014ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Behin betiko onespena
Udalak, 2013ko abenduaren 16ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2014ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta 2013ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an. Jendaurreko epea iragan baita alegaziorik jaso gabe, behin betiko onetsita gelditu da eta argitara ematen da behin betiko onespena, 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen kapituluka laburturik:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 74.859,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 3.330,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 71.309,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 7.435,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 157.933,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 13.100,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 55.062,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 15.520,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 30.930,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 24.082,00 euro.
Gastuak, guztira: 138.694,00 euro.
Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.
Utergan, 2014ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Pedro Nagore Lanas.
Iragarkiaren kodea: L1400702