2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROZ
Aldaketa Herrilurretako aprobetxamenduen ordenantzan.
Behin betiko onespena
Urrozko Udalak, 2013ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Urrozko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan. Hura 2014ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Onetsitako aldaketaren funtsa ordenantzaren 47-bis artikuluaren aldaketa da; aldatutakoan, honela gelditu da idatzirik delako artikulua:
47 bis artikulua. Kirol, josteta eta kultur jarduerak, irabazi asmoz antolatuak.
Leurtzako aisiarako natur eremuan antolatu nahi diren kirol, josteta eta kultur jarduerak Urrozko Udalak onetsi beharko ditu, eta hala agindua dagoenetan, Nafarroako Gobernuak.
Udalak, jarduera egiteko baimena ematearekin batera, baldintzen agiri bat prestatuko du herrilurretako aprobetxamendu hori arautzeko.
Jarduera horiek egiteagatik kanona ordaindu beharko da: kanon finkoa, 150 euro urtean, eta kanon aldakorra, euro 1 parte hartzaile bakoitzeko.
“Gidari bidezko ibilaldiak” jarduera berariazkoan, ibilaldiaren xedea Leurtzako aisiarako natur eremuaren ezagutza eta zabalkuntza delarik, kanona ordaindu beharko da: kanon finkoa, 150 euro urtean, eta kanon aldakorra, euro 1 parte hartzaile bakoitzeko.
Aldaketa honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Urrozen, 2014ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena.
Iragarkiaren kodea: L1400807