2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROZ
2013ko ekitaldiko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena
Urrozko Udalak, 2012ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, onetsi zituen plantilla organikoa eta bere zerbitzuko langileen zerrenda.
Hasierako onespena 2013ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.
Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bakoitza bere eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, bi hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz, aldez aurretik eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.
I. ERANSKINA A. Funtzionarioak |
KARGUAREN IZENA | MAILA | SARBIDEA | KOP. | OSAGARRIAK | KARGUAREN BALDINTZAK |
A | B | C | D | E |
Idazkaria | A | OL | 1 | 14,88 | 35 | - | - | - | JARDUNEAN Zerbitzu bateratua, Beintza-Labaiengo, Donamariako eta Oizko Udalekin batean. |
Administrari-ofiziala | C | OL | 1 | 14,20 | - | - | 12 | - | JARDUNEAN Zerbitzu bateratua, Beintza-Labaiengo, Donamariako eta Oizko Udalekin batean. |
A.1. Funtzionarioen izenen zerrenda |
DEITURAK ETA IZENA | MAILA | GRADUA | ANTZINATASUNA | OSAGARRIAK | KARGUA |
A | B | C | D | E |
Fagoaga Iturralde, María Paz | A | 6 | 1981-04-04 | 14,88 | 35 | - | - | - | Idazkaria |
Eulate Etxegia, María Victoria | C | 4 | 1990-07-05 | 14,20 | - | - | 12 | - | Administrari-ofiziala |
Oharrak eta laburdurak: Osagarriak eta eskakizunak: 1.–a) Lanpostuko osagarria. 2.–b) Bateraezintasuneko osagarria. 3.–d) C talde edo mailen hitzarmeneko osagarria. Urrozen, 2013ko abenduaren 24an.–Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena. L1318081 |
Iragarkiaren kodea: L1318081