2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa, merkataritzako lokalak berritu, eraberritu
eta irekitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan
Tuterako Udalak 2014ko abenduaren 18an egin bilkura arruntean erabaki zuen aldaketa hasiera batez onestea Tuterako hirian merkataritzako lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Hura behin betiko argitaratu zen 2013ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 29an.
4 b) artikulua aldatu da eta honela gelditu da idatzita:
“b) Dagoen jarduera bat baldin bada, hartan gutxienez ere diru-laguntza eskatu aitzineko bi urtean ari izana (jardueraren hasiera datatzat hartuta JEZaren alta eguna).”
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzan onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tuteran, 2014ko urtarrilaren 17an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L1400839