2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TRAIBUENAS
2014ko aurrekontua. Hasierako onespena
Traibuenasko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2014ko urtarrilaren 14an egin osoko bilkuran, 2014ko aurrekontua onetsi zuen hura betearazteko oinarriekin batean.
6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Kontzejuko Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.
Traibuenasen, 2014ko urtarrilaren 16an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Jesús María Labiano Esparza.
Iragarkiaren kodea: L1400724