2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Tafallako Udalaren eta REPSOL Comercial de Productos Petrolíferos, S.A.ren arteko hirigintza hitzarmenaren aldaketa
Tafallako Udalak, 2013ko abenduaren 17an egin oso bilkuran, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, dagokion akta onetsi behar bada ere:
Ikusirik Tafallako Udalaren eta REPSOL Comercial de Productos Petrolíferos, S.A.ren arteko hirigintza hitzarmena, 2002ko urtarrilaren 22an formalizatua, 7.746 zenbakidun gasolindegia kentzeko eta SGU-15 unitateko udal lurrean berrinstalatzeko.
Instalazioaren birkokatzea, juridikoki, lurrak berrogeita hamar urtez erabiltzeko administrazio kontzesio baten bidez gauzatzekoa zen eta, hala, udal lurra Repsolek erabiliko zuen gasolindegia eta zerbitzu osagarriak instalatzeko, oinarrizko proiektu adostu baten arabera (hitzarmenaren eranskin gisa atxikia). Bere garaian, Repsolek Elomendi S.L. sozietatearen aldeko industria errentamendua egin zuen; hori hala, obrak burutu ondoren, merkataritza sozietate horrek eskatu zuen irekitze lizentzia.
2013ko martxoaren 13an, 895 zenbakidun sarrera erregistroa, Elomendi S.L. sozietateak proiektu teknikoa aurkeztu zuen PGL biltontzia paratzeko hitzarmenaren xede den gasolindegian. Hirigintza Zerbitzuek aditzera eman zioten ezen, aurkeztutako proiektua aintzat hartzeko, beharrezkoa zela 2002ko urtarrilaren 22an sinatutako hitzarmena aldatzea; izan ere, hitzarmen hark oinarrizko proiektuaren arabera paratzen ahal ziren instalazioak zehazten zituen, eta haietan ez zegoen gas likidotuaren biltontzien instalaziorik.
2013ko urriaren 1ean, 3.551 zenbakidun sarrera erregistroa, sozietate errentariak eskaera aurkeztu zuen Udalaren eta Repsol Comercial de Productos Petrolíferos S.A.ren arteko hitzarmena aldatzeko, gas likidotua banatu ahal izateko biltontzi bat jartzeko xedez.
Ikusirik Hirigintzako Zerbitzuen Alorreko zuzendariaren 2013ko azaroaren 20ko txostena eta Aholkularitza Juridikoaren azaroaren 19koa, eta ikusirik, orobat, Hirigintza Batzordearen 2013ko azaroaren 27ko irizpena, erabaki da:
Lehenbizikoa.–Jendaurrean edukitzea, 20 eguneko epean, Tafallako Udalak eta REPSOL Comercial de Productos Petrolíferos, S.A.k sinatu beharreko hirigintzako hitzarmena, 35/2002 Foru Legearen 24.2 artikuluari jarraikiz.
Onetsitako agiria udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatua aplikatuz.
Tafallan, 2013ko abenduaren 17an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1400133