2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Infraetxeetan bizi diren familiei diru-laguntzak emateko
deialdia, alokairuak ordaintzeko, 2014. urtean
Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasun Zinegotzigo Delegatuak, 2014ko urtarrilaren 17an emaniko ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen, 2014. urtean krisialdi-egoeran dauden familiei edo infraetxeetan, etxebizitza desegokietan eta beste zenbait egoeratan bizi diren familiei banakako ebaluazio-araubidean diru-laguntzak emateko, alokairuak ordain ditzaten, honako baldintza orokor hauekin bat:
Oinarrien xedea: aipatutakoa.
Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 170.000 euro.
Oinarriak non jaso: Iruñeko Udaleko auzo-unitateetan eta www.pamplona.es webgunean.
Eskabideak non aurkeztu: auzo-unitateetan edo Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko beste Programetan, betiere galdatutako agiriekin batera.
Aurkezteko epea: iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aitzina, 2014ko abenduaren 31ra bitarte.
Eskaerak aurrekontuko diru-izendapena eduki bitartean ebatziko dira.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 20an.–Ana Lezcano Galar, Zinegotzi Delegatua.
Iragarkiaren kodea: L1401050