18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2014ko plantilla organikoa onesteko erabakia 2013ko abenduaren 13ko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2013ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an, eta jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betiko onetsirik gelditu da.

2014ko plantilla organikoa

Funtzionarioak. Lanpostuak

Kargua: Idazkaria. 1 zenbakia. Lan araubidea, funtzionarioa. Maila: A. Osagarriak: lanpostukoa: %28,72; bateraezintasunekoa: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa bidezko hautapena. Aritzeko baldintzak: Obanosko, Legardako eta Utergako udalerrien artean partekatua. Egoera: lanpostu betea. Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.

Kargua: Zerbitzu anitzetako enplegatua. 1 zenbakia. Lan harremana: funtzionarioa, Gizarte Segurantzaren Araubidean sartua. Maila: D. Osagarria: taldeko osagarria (%15), lanpostuko osagarria (%13). Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa bidezko hautapena. Egoera: lanpostu betea.

Lan-kontratudun finkoa. Lanpostuak

Kargua: Administrari-ofiziala. Enplegatu kopurua: 1, lan harremana. Lan-kontratudun finkoa, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotua, lanaldi osokoa. C maila. Osagarriak: taldekoa %15,72; lanpostukoa %12,00. Hautabidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu betea, Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.

Kargua: udal eraikinen garbiketa. Lan harremana: lan-kontratudun finkoa, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotua, astean hogeita hiru ordu eta erdiko lanaldi murriztua. Maila: E. E mailakoen osagarri berariazkoa. Hautabidea: oposizioa. Egoera: lanpostu betea.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Kargua: liburuzain laguntzailea. Kontratua: aldi baterako lan-kontratuduna, lanaldi murriztua, lanaldiaren %49,65. Araubidea: Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotutako langilea. Kategoria: Liburuzaina. Maila: D. Lanaldia: astean 18 ordu.

Enplegatuen izenen zerrenda

Funtzionarioak

José María Azanza Ruiz de Erenchun. Antzinatasuna: 1984ko uztailaren 9a. Kargua: Idazkaria.

José Ignacio Guembe Guembe. Antzinatasuna: 1991ko apirilaren 8a. Kargua: Zerbitzu anitzetako enplegatua.

Lan-kontratudun finkoa

Eva Santesteban Arana. Antzinatasuna: 1996ko ekainaren 17a. Kargua: administrari laguntzailea.

Inmaculada Izco Saldaña. Antzinatasuna: 1997ko maiatzaren 2a. Kargua: udal eraikinen garbiketa.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Milagros Iradiel Ibañez. Kargua: liburutegiko laguntzailea; hautabidea: INEM. Maila: D.

Obanosen, 2014ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Jesús María Puy Lanas.

Iragarkiaren kodea: L1400706