2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Behin betiko onespena. 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra
Udalak, 2013ko abenduaren 13ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2014ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta 2013ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an. 2/1995 Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatuarekin bat, behin betiko onespena iragarri da; hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 239.256,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 23.271,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 332.464,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 31.244,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 636.235,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 113.902,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 290.931,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 4.550,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 182.821,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 44.031,00 euro.
Gastuak, guztira: 636.235,00 euro.
Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 277. artikuluak zehazturiko ondorioak izan ditzan.
Obanosen, 2014ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Jesús María Puy Lanas.
Iragarkiaren kodea: L1400705