18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

498E/2013 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Berriobeitiko udal mugapean, Aitzoainen, telekomunikazioetarako oinarrizko estazio baten proiekturako. Sustatzailea Telefónica Móviles España, S.A. da.

2013ko ekainaren 26an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko M epigrafean sartua dago (komunikazio instalazioak). Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Proposamenaren bidez, Berriobeitiko 23. poligonoko 327. lurzatian, Aitzoainen, Sotoestrecho alderdian, dauden instalazioak, legeztatu gogo dira. Azpiegiturak GSM/GPRS estaldura eta 112 larrialdi zerbitzua emanen dizkie Aitzoaingo aldeari, AP-15ari, N-240ari eta Agustinos poligonoari. Beste operadore batzuekin partekatzeko diseinatu da.

Instalazioek 70 bat metro koadro okupatzen dute. Instalatzen den bitartean 130 m² arte okupatuko dira. Antenaren dorrea 30 bat metro luze da, metalezkoa, sareta gisakoa. Instalazioaren inguruan sare metaliko bat jarrita dago, 1,9 metro altu, 15 cm-ko hormigoizko zapata baten gainean. Ez da beharrezkoa sarbide berririk egitea, ezta zelaitze handirik ere. Energia elektrikoz hornitzeko konexioa modu sinplean egiten da herritik hurbil dauden lineetatik.

Espedientean Berriobeitiko Udalaren 2013ko urriaren 7ko eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren 2013ko urriaren 31ko aldeko txostena azaltzen da. Kokalekua Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 26ko 216/2006 Foru Aginduan ageri da, horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana, Telefónica Móviles España, S.A.k aurkeztua, onetsi baitzen.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 1436/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Berriobeitiko udal mugapean, Aitzoainen, telekomunikazioetarako oinarrizko estazio baten proiekturako. Sustatzailea Telefónica Móviles España, S.A. da.

2. Aurkeztu den Ingurumen ukipenen azterlanean proposatutako neurri zuzentzaileak aplikatzera behartzen du baimen honek, eta enpresa sustatzaileak, obrak gauzatu aurretik, arlo bakoitzean eskudunak diren organoen baimen guztiak eskuratu beharko ditu.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu, izan ere, artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabe teko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Berriobeitiko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko azaroaren 19an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1400277