18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2014ko plantilla organikoa onesteko erabakia 2013ko abenduaren 11ko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2013ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an, eta jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betiko onetsirik gelditu da.

2014ko plantilla organikoa

Funtzionarioa

Lanpostua: Idazkaria. 1 zenbakia. Funtzionario izaerako lan harremana. A maila. Osagarriak: lanpostukoa: %28,72; bateraezintasunekoa: %35. Sarbidea: O.L. Aritzeko baldintzak, Adiosko, Enerizko eta Ukarko udalerriekin partekatua. Egoera: lanpostu betea, Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.

Izenen zerrenda

Idazkaria: Fernando J. Muruzábal Echeverría. Antzinatasuna: 1981eko apirilaren 13a.

Aldi baterako langileak

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Kontratua: aldi baterakoa, lanaldi murriztuarekin, lanaldiaren %55,17. Araubidea: Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotutako langilea. Kategoria: ZAE Maila: D. Sarbidea: INEM.

Behin betiko onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 333. artikuluko 1. zenbakiak aipatzen dituen errekurtsoak aurkez daitezke.

Muruzabalen, 2014ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Arraiza Azparren.

Iragarkiaren kodea: L1400711