18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2014ko lan egutegiaren onespena

Alkatetzaren 2014ko urtarrilaren 15eko Ebazpenaren bitartez, Mendabiako Udalaren zerbitzuko langileen 2014ko lan egutegia onetsi zen. Hartara, ondotik ematen diren egunak jaiegun izanen dira eta, beraz, haietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 17a: Ortzegun Saindua.

Apirilaren 18a: Ortzirale Saindua.

Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Ekainaren 9a: Mendekoste, Almendrondoen besta.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Abuztuaren 25a, 26a eta 27a: San Joan Bataiatzailearen bestak.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Abenduaren 26a: Eguberri eguneko zubia.

Baliogabeak izanen dira, 2013an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.

Egun horietan, eta orobat urteko larunbat guztietan, hetsirik egonen dira udal bulegoak.

Bulegoetan, jendea hartzeko ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izanen da. Abuztuaren 28n eta 29an, San Joan Bataiatzailearen bestak baitira, lan ordutegia 9:00etatik 13:00etara izanen da. Abenduaren 24 eta 31n ordu eta erdiko murrizketa izanen da lanaldiaren bukaeran. Orobat, langileek 4 ordu eta 20 minutuko boltsa izanen dute urtean zehar hartzeko.

Mendabian, 2014ko urtarrilaren 16an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1400691