18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

2014rako aldaketa ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Jaurrietako Udalak, 2013ko azaroaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen goititzea saneamendu sarearen karga-tasak eta ur horniduraren kuota finkoaren prezio publikoa. Hasierako onespena 2013ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 27an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatu da eta haren argitalpena xedatu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Honetan datza onetsitako aldaketa:

–Saneamenduaren tasa: 25 eurora goitiitu da, gehi BEZaren %10 hargune bakoitzeko.

–Ur horniduraren kuota finkoaren prezio publikoa: 25 eurora goititu da, gehi BEZaren %10 hornidura bakoitzeko.

Jaurrietan, 2014ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, José Ángel Cambra Burgaleta.

Iragarkiaren kodea: L1400823