2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Administrari-ofiziala izendatzeko proposamena
2013ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 8an, eman zen argitara Funesko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. 9. oinarriari jarraituz, epaimahaiak Cristina Cerdán Gratacós izendatzeko proposamena egin du, bera izan baita puntuazio handiena atera duen izangaia oposizio-lehiaketa gainditu dutenen artean.
Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 eguneko epean, proposatutako izangaiak deialdiaren 9.3 oinarrian zehaztutako dokumentuak aurkeztu beharko ditu Funesko Udalaren bulegoetan. Ez badu dokumentazio hori aipatu epean aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta bere jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira.
Funesen, 2014ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Isidro Velasco Estarriaga.
Iragarkiaren kodea: L1400806