2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXAURI
2014ko ekitaldiko karga-tasak. Onespena
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz, Udalbatzak, osoko bilkuran, aho batez eta, hortaz, legeak eskatzen duen gehiengoa izanik,
ERABAKI DU:
2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:
1.–Hirilurreko ondasunen gaineko karga-tasa %0,38 izanen da.
2.–Landalurreko ondasunen gaineko karga-tasa %0,80 izanen da.
3.–%1,40ko karga-tasa aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergarako ezarritako kuotari.
4.–%5eko karga-tasa aplikatzea lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergari.
5.–%14ko karga-tasa ezartzea hirilurren balio igoeraren gaineko zergari.
6.–Ludotekaren zerbitzurako, arau eta prezio publiko hauek onestea, 2014ko ekitaldirako:
6.1. Kuotak:
–Ludoteka A (lehen seme edo alaba): hiruhilekoa: 30,00 euro.
–Ludoteka B (bigarren seme edo alaba): hiruhilekoa: 15,00 euro.
–Ludoteka C (hirugarren seme edo alaba): hiruhilekoa: 5,00 euro.
–Ludoteka A (kanpotarra): hiruhilekoa: 45,00 euro.
–Ludoteka B (kanpotarra): hiruhilekoa: 22,50 euro.
–Ludoteka C (kanpotarra): hiruhilekoa: 7,50 euro.
–Matrikula: 20,00 euro.
6.2. Ludoteka:
–Astelehenetan, astearteetan eta ortzegunetan, arratsaldez, ikasturtea bitartean, adinaren arabera.
–Astelehenetan: euskarara hurbiltzea (A eta G ereduak).
–Astearteetan: adin guztiak, D eredua.
–Ortzegunetan: adin guztiak, eredu guztiak.
6.3. Matrikula: behin baizik ez, jarduera hastean.
6.4. Altak eta bajak: behin betiko bajak baizik ez dira onartuko, ez aldi baterakoak. Hiruhileko osoa kobratuko da beti.
6.5. Onarpenerako irizpideak:
–Eredu guztietako (D, A, G, HTI, eta abar) haurrak Haur Hezkuntzako lehenengo mailan (irailean) hasten ahal dira.
–Kasu bereziak banan-banan aztertuko dira.
6.6. Ordainketa: kuoten zenbatekoa hiruhileko natural bakoitzean kargatuko da, erabiltzaileak nahitaez aditzera emanen duen kontuan.
7.–Telebanaketa sareari lotzeko tasak onestea, 2014ko ekitaldirako:
–Etxebizitzen jabeak: 175,00 euro.
–Antena kolektiboa duten etxebizitzetako jabeak: 70,00 euro etxebizitza bakoitzeko.
–Telebanaketa zerbitzua erabiltzeagatik: 21,00 euroko kuota urtean, sareari lotutako telebista duen etxebizitza bakoitzeko.
8.–Hilerria erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko tasak onestea, 2014ko ekitaldirako:
–Erroldatuak: Produktuaren kostua.
–Erroldatu gabeak: Zerbitzuaren kostua gehi 100 euro.
Etxaurin, 2014ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Santiago Huarte Astiz.
Iragarkiaren kodea: L1400849