18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa udal aurrekontuan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2013ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa onestea 2011tik 2013ra luzatutako aurrekontuan, honako gastu hauei aurre egiteko: Erripagañako argien linea lehengoratzea, Ermitaberri ikastetxeko patioa hesitzea, udal jarduerak egiteko idorpea erostea, eskola jantokirako laguntzak, Gizarte Zerbitzuen diru-laguntza eta San Migel karrikako 2an eta 4an eta Zangozako Merindadea karrikako 14an dagoen eraikineko teilatua zaharberritzea.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Burlatan, 2013ko abenduaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1400728