18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2014ko ekitaldiko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, Udalak, 2014ko azaroaren 13ko osoko bilkuran eta bertaratu guztiak bat etorririk, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,36 izanen da.

2.–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,50 izanen da.

3.–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4.–Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %3 izanen da.

5.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, %3ko portzentajea aplikatuko da, aldi guztietarako, eta %15eko karga-tasa bakarra ere bai.

Erabaki honek indarra hartuko du 2014ko urtarrilaren 1ean.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Beraskoainen, 2014ko urtarrilaren 16an.–Alkate udalburua, Luis Lizarraga Aquerreta.

Iragarkiaren kodea: L1400757