18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Kalifikazio juridikoaren aldaketa, Lekarozko AR1en.
Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2013ko abenduaren 26an egin osoko bilkura arruntean, 6. puntuan, erabaki zuen hasiera batez onestea ekipamendu izaera duen honako ondasun higiezinaren kalifikazio juridikoaren aldaketa: E-1 lurzatia, Lekarozko ekimen eremuaren Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren AR1 banaketa eremua birzatitzearen ondorioz sortutakoa, bertan dagoen eraikuntzarekin batera; ondareko ondasunaren kalifikazioa izanen du aipatu azalera CEINi 20 urterako lagatzeko, indarrean dauden legezko arauekin bat; azken xedea litzateke han enpresen mintegi bat ezartzeko aukera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Baztanen, 2013ko abenduaren 26an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1400918