18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Ezkontza zibila egiteko eskumena bertze baten esku uztea

Ikusirik Artaxoako Herriko Etxean ezkontza zibila egin behar dela eta ezkontideek eskatu dutela Udaleko zinegotzi Sergio Echarte Campiónek ezkontzea, Alkatetzak eskuordeturik, eta Ezkontza Zibilak egiteari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz, Alkatetza honek

EBATZI DU:

1. Urtarrilaren 25ean 13:00etan ezkontza egiteko Alkatetza honek dituen eginkizunak Artaxoako Udaleko zinegotzi Sergio Echarte Campiónen esku uztea; eskuordetze honek indarra izanen du ebazpen honen datatik aitzina.

2. Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2014ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Beatriz Mendia Velaz.

Iragarkiaren kodea: L1400748