2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2014ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 17an.
Artzibarren, 2014ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
1. ERANSKINA
2014ko plantilla organikoa
Funtzionarioak
Lanpostuaren izena: idazkaria, bertze udal batzuekin batasuna eraturik. Buru den Udala: Artzibar. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %6,88. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu betea.
Lan-kontratudun finkoak
Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12 Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: laburra, lanaldiaren %34,5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: lanpostu betea.
Funtzionarioen izenen zerrenda
Idazkaria: Loreto Echavarren Sanz.
Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda
Administrari-ofiziala. Beatriz Beroiz Erdozain.
Iragarkiaren kodea: L1400831