1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
515/2013 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 2003ko otsailaren 17ko Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Abere Produkzio Integraturako Batzorde Koordinatzailea eratu zen.
Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.
2003ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7an, argitaratu zen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretua, abere produkzio integratua arautzen duena. Foru dekretuaren 10. artikuluan Abere Produkzio Integraturako Batzorde Koordinatzailea sortu zen, honako batzordekide hauek zituena: lehendakaria, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, edo berak eskuordetzen duena, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko eta abeltzaintza sektoreko ordezkariak.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 2003ko otsailaren 17ko Foru Aginduaren bidez, Abere Produkzio Integraturako Batzorde Koordinatzailea eratu zen.
Produkzio integratuan, behar-beharrezkoak dira produktuen eraldaketa eta trazabilitatea, produkzioak zuzen etiketatzen direla bermatzeko. Azken urteotako esperientzia ikusirik, egoki irizten zaio Abere Produkzio Integraturako Batzorde Koordinatzailearen bilera guztietan eraldaketaren sektorea ordezkatzeko batzordekide bat izateari. Horrenbestez, bidezkoa da beste batzordekide bat gehitzea Abere Produkzio Integraturako Batzorde Koordinatzaileari.
Gobernuak 2011ko azaroaren 30ean hartutako erabakiaren bidez, “Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias, S.A.” (INTIA) elkarteari aitortu zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren entitate instrumentalaren izaera. Elkarte hori “Nafarroako Ubidearen Ureztalurrak, S.A.”k beste zenbait elkarte xurgatzean –besteak beste, Abeltzaintzako Institutu Teknikoa eta Kudeaketarena, S.A.– sortu zen.
Bestalde, Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura berria finkatu zen, eta Departamentua Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua izatera pasatu zen. Hori horrela izanik, uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta horren arabera, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuarekin egituratu zen.
Adierazitakoarekin bat, bidezkotzat jotzen da Abere Produkzio Integraturako Batzorde Koordinatzailearen bilera guztietan eraldaketaren sektorea ordezkatzeko batzordekide bat egotea, eta aldi berean, batzordea eratzen duten kideen izendapenak eguneratzea ere proposatzen da.
Abeltzaintza Zerbitzuak 2003ko otsailaren 17ko Foru Agindua aldatzeko aurkeztutako proposamena ikusirik.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluarekin bat,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.–Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 2003ko otsailaren 17ko Foru Agindua, Abere Produkzio Integraturako Batzorde Koordinatzailea eratzen duena, aldatzea.
2003ko otsailaren 17ko Foru Aginduaren artikulu bakarraren b) atala aldatzen da, honela idatzita uzteko:
b) Batzordekideak:
–Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendaria, lehendakariorde izanen dena.
–Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria.
–INTIAko Berrikuntza, Teknologia eta Kudeaketa saileko burua.
–INTIAko Kontrolaren eta Ziurtapenen saileko ordezkari bat.
–Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (UAGN) entitateko ordezkari bat.
–Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE-Nafarroa) nekazaritzako lanbide elkarteko ordezkari bat.
–Unión de Cooperativas Agrarias de Navarra (UCAN) elkarteko ordezkari bat.
–Nafarroako Barazki Kontserbagintzako Industrien Elkarteko (CONSEBRO) ordezkari bat, eraldaketa industrialaren sektorea ordezkatuz.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2013ko abenduaren 27an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.
Iragarkiaren kodea: F1318229