2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
UE 27 unitateari dagokion xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Leitzako alkateak, irailaren 2ko 268/2014 ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen UE 27 unitateari (2. poligonoko 116. lurzatiari) dagokion lerrokaduren xehetasun azterlana, bertan familia bakarreko etxebizitza eraikitzeko, Jose M.ª Olivares eta Balnca Ballesteros arkitektoek egindako dokumentuaren arabera.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.
Leitzan, 2014ko irailaren 2an.–Alkatea, Arantxa Iparragirre Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L1411990