175. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Funtzionarioen izendapena

Alkatetzaren 2014-08-25eko 86/2014 ebazpenaren bidez, Cristian Martínez Esteban, Jesús María Domínguez Baigorri, José Antonio Martínez Zueco eta Jesús Fernández López izendatu dira zerbitzu anitzetako enplegatuen C mailako lanpostuetarako, ondorio ekonomiko eta administratiboak 2014-07-01etik aitzina dituela, hori guztia oposizio bidez eta barne igoera murriztuaren bitartez zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lau lanpostu betetzeko deialdiari jarraikiz, 2014ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, otsailaren 13an.

Ablitasen, 2014ko abuztuaren 25ean.–Alkate udalburua, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1411837