175. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Ordenantza, Mugikortasun murriztuko jendeari aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Abaigarko Udalak, 2014ko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mugikortasun murriztuko jendeari aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Abaigarren, 2014ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Alvaro Pérez de Aransolo Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1411847