1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Ondasun higiezinak enkantean jartzeko iragarkia.
Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren atalburuak,
ADITZERA EMATEN DU:
Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela Arrubla Hermanos, S.L.ren aurka (IFK: B31073760), eta bertan, 2014ko uztailaren 18an, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea ondasun higiezin enbargatuak, eta enkantea egitea.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatutako ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkantea 2014ko irailaren 26an eginen da, 09:00etan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko bigarren solairuan (Nafarroako Gorteen kaletik sartuta).
2. Enkantera aterako diren ondasunak:
Erregistroa.–Arangurengo 3.638. finka. Hiri finka. Nabea, solairu bakarrekoa, La Morea alderdian kokatua, Mutiloabeitiko jurisdikzioan (Aranguren Ibarra). Nabe angeluzuzen horrek bederatziehun eta berrogeita hamar metro koadroko azalera du. Taxoareko errepidetik eraikuntzarik gabeko lursail batek bereizten du. Hori ataurrerako erabiliko da, eta haren azalera ehun eta berrogeita sei metro eta laurogeita hamazazpi dezimetro koadrokoa da. Hartara, finkaren azalera, guztira, mila eta laurogeita hamasei metro eta laurogeita hamazazpi metro koadrokoa da.
Katastroa.–Industriako nabea, “La Morea” alderdian, Mutiloaren jurisdikzioan (Aranguren ibarra), 2. poligonoa, 187. lurzatia, 1. azpiarea, 1. hiri unitatea.
Titulartasuna: Arrubla Hnos., S.L.ren izenean dago jasota, bere jabetza gisa (IFK: B31073760).
–Tasazioaren balioa: 426.080,00 euro.
–Dirauten kargak: Udala: 635,54 euro.
–La Caixaren aldeko hipoteka (8. inskripzioa), guztiz amortizatua.
–La Caixaren aldeko hipoteka (9. inskripzioa), guztiz amortizatua.
–”A”, “B” eta “H” letretako enbargo oharrak, Foru Komunitatearen alde, eduki ekonomikorik gabe.
Enbargatu beharrekoa: 2012ko urriaren 11ko eginbidea, higiezinak Agoizko 1. Jabetza Erregistroan 2012ko urriaren 26an jasoak, “I” letrarekin.
Erregistroa.–Arangurengo 4.104. finka. Hirigunean. Industriako pabilioia, solairu bakarrekoa, Morea alderdian kokatua, Mutiloabeitiko jurisdikzioan (Aranguren Ibarra), aurrealdean Iruña-Taxoare errepidea duena, mila eta hirurogeita zortzi metro koadroko orube baten gainean eraikia; eraikinak hamahiru metro ditu aurrealdean eta hirurogeita hamalau atzealdean, hau da, haren azalera bederatziehun eta hirurogeita bi metro koadrokoa da. Gainerakoa eraiki gabe dago, pabilioiaren eta errepidearen artean.
Katastroa.–Industriako nabeak, “La Morea” alderdian, Mutiloaren jurisdikzioan (Aranguren ibarra), 2. poligonoa, 187. lurzatia, 1. azpiarea.
Titulartasuna: Arrubla Hnos., S.L.ren izenean dago jasota, bere jabetza gisa (IFK: B31073760).
–Tasazioaren balioa: 426.080,00 euro.
–Dirauten kargak: Udala: 635,54 euro.
–La Caixaren aldeko hipoteka (9. inskripzioa), guztiz amortizatua.
–La Caixaren aldeko hipoteka (10. inskripzioa), guztiz amortizatua.
–”D” letrako enbargo oharra, Foru Komunitatearen alde, eduki ekonomikorik gabe.
Enbargatu beharrekoa: 2012ko urriaren 11ko eginbidea, higiezinak Agoizko 1. Jabetza Erregistroan 2012ko urriaren 26an jasoak, “E” letrarekin.
3. Oharrak bi loteei. Enkantearen nabeen artean blokezko mehelin bat dago, atzealdean izan ezik, 29,40 metro luze den tarte batek komunikatzen baititu.
Berariaz jasotzen da ezen, mehelineko tartea ixteari dagokionez eta hornidurarako instalazioak bereizteari dagokionez, esleipen-hartzaileek, oro har, aplikatu beharreko araudi zibilari eta administratiboari jarraitu beharko dietela.
4. Lehen lizitazioko hasierako prezioa.
–Lehen lotea: 425.444,46 euro.
–Bigarren lotea: 425.444,46 euro.
5. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahal dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, norbait ordezkatuz gero, ordezkaritza hori frogatzen duen agiriaren bidez identifikatzen badira.
6. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hau da
–Lehen lotea: 85.088,89 euro.
–Bigarren lotea: 85.088,89 euro.
Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Komunitatearen Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeak bermearen zenbatekoan sor litzakeen kalte handiagoengatiko erantzukizunak. Lizitatzaileei ohartarazten zaie gordailua eratzeak lehenbiziko lizitazioko hasierako prezioa adinako eskaintza aurkeztea dakarrela.
7. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea, enkantea iragartzen denetik hura hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienekoak izanen baitira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean aurkeztuko dira, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko 6. solairuan. Haiekin batera, gordailuaren adinako txeke adostua sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoekin parte hartzea zuzenean. Posturak 5.000,00 euroko tarteetan esleituko dira lote bakoitzean.
8. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.
9. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskribatzen ahal direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza tituluak nahikotzat hartu beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.
10. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada eta egoki baderitzo, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da; bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen dio, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo paragrafoan zehatz-mehatz adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gutxienez enkanteko hasierako prezio berriaren %20ko gordailuak utz ditzaten, hau da:
LOTEA | 2. LIZITAZIOA (%75) | %20 | TARTEAK |
LEHENA | 319.083,35 | 63.816,67 | 3.200,00 |
BIGARRENA | 319.083,35 | 63.816,67 | 3.200,00 |
11. Bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasiera, gehienez ere sei hilabeteko eperako, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen duen moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean, gutun-azal itxian, atal horrek kasu bakoitzerako ezartzen duen epean. Kasu horretan, aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu Enkante Mahaiak eta, haietakoren bat nahikoa dela iruditzen bazaio, ondasunaren esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, Enkante Mahaiak ezartzen dituen baldintzetan, eta, hala, behin eta berriz, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan eginen dira (Karlos III.aren etorbidea, 4, 2. solairua, Iruña).
12. Eskaintzak egin ahal izateko, berme edo gordailu gisa jarritako gutxieneko prezioaren %20 eskatuko da eta, gutxieneko preziorik izan ezean, eskaintzarena. Kasu horretan, ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Komunitatearen Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeak bermearen zenbatekoan sor litzakeen kalte handiagoengatiko erantzukizunak.
13. Espedientean ez da aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezina zordunak ez beste inork okupatzen duenik.
14. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluan ezartzen denari jarraikiz.
15. Honako hauek esleipen-hartzailearen kontura dira:
–Ondasunen eskualdaketa kargatzen duten zeharkako zergak.
–Karga lehenetsi gabeak deuseztatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzearen ondoriozko gastu eta zerga guztiak.
–Udalaren zerga eta gastu guztiak, baita lurren balio igoeraren gaineko zerga ere (gainbalioa).
16. Enkantea bertan behera geldituko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza interesak eta prozeduraren kostuak ordaintzen badira.
17. Zordunak helbide ezagunik ez badu, iragarki hau argitaratuta enkantea jakinarazitzat joko da legezko ondorio guztietarako.
Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).
Iruñean, 2014ko abuztuaren 11n.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: F1411663