1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Ondasun higiezinak enkantean jartzeko iragarkia.
Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren atalburuak,
ADITZERA EMATEN DU:
Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela Naves Industriales Esquiroz, S.Lren aurka (IFK: B31844301), eta bertan 2014ko ekainaren 11n (eguna aldatuta uztailaren 10eko ebazpenaren bidez) Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea ondasun higiezin bahituak eta enkantea egitea.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatutako ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkantea 2014ko urriaren 3an eginen da, 09:00etan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko bigarren solairuan (Nafarroako Gorteen kaletik sartuta).
2. Enkantera aterako diren ondasunak:
Erregistroa.–Landa lurra. Galarko 13.402. finka. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko 4.087. liburukia, 186. liburua, 222. orria. H lurzatia, Ar-7 eremuko S-1 sektoreko UE. 1 unitatean kokatua, Ezkirotzen. Azalera mila berrehun eta berrogei metro koadrokoa da.
Katastroa.–Katastroko 2. poligonoko 656. lurzatia. Noain-Ezkirozko industrialdea, G kalea, zk.g.
Titulartasuna.–Haren %100 Naves Industriales Esquiroz, S.L.ri dagokio eta berea da jabari osoa.
–Tasazioaren balioa: 900.000,00 euro.
–Dirauten kargak: Udalari 228,77 euro.
3. Betearazi beharreko hipoteka: deskribatutako finkaren gaineko hipoteka, Iruñeko notario Joaquín de Pitarque Rodríguez jaunaren aurrean emandako eskrituraren bidez eratua (protokolo zenbakia: 144), Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua 2011ko ekainaren 23an; Diru-bilketako erakundeek 2011ko irailaren 29an onartu zuten, 6. inskripzioaren albo ohar batean jasotakoaren arabera.
4. Lehen lizitazioko hasierako prezioa: 899.771,23 euro.
5. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahal dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, norbait ordezkatuz gero, ordezkaritza hori frogatzen duen agiriaren bidez identifikatzen badira.
6. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gutxienez, hasierako prezioaren %20koa izanen da, hots, 179.954,25 eurokoa, eta ez da eskudirurik onartuko. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak. Lizitatzaileei ohartarazten zaie gordailua eratzeak lehenbiziko lizitazioko hasierako prezioa adinako eskaintza aurkeztea dakarrela.
7. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea, enkantea iragartzen denetik hura hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienekoak izanen baitira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean aurkeztuko dira, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko 6. solairuan. Haiekin batera, gordailuaren adinako txeke adostua sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoekin parte hartzea zuzenean. Posturen arteko tarteak 8.997,71 eurokoak izanen dira.
8. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.
9. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskribatzen ahal direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza tituluak nahikotzat hartu beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.
10. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada eta egoki baderitzo, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, eta prezio berria lehenbizikoaren %75ekoa izanen da, hau da, 674.828,42 euro, edo, bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen dio, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo lerroaldean zehatz-mehatz adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek 134.965,68 euroko gordailua utz dezaten. Posturen arteko tarteak 6.748,28 eurokoak izanen dira.
11. Bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasiera, gehienez ere sei hilabeteko eperako, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen duen moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean, gutun-azal itxian, atal horrek kasu bakoitzerako ezartzen duen epean. Kasu horretan, aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu Enkante Mahaiak eta, haietakoren bat nahikoa dela iruditzen bazaio, ondasunaren esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, Enkante Mahaiak ezartzen dituen baldintzetan, eta, hala, behin eta berriz, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan eginen dira (Karlos III.aren etorbidea, 4, 2. solairua, Iruña).
12. Eskaintzak egin ahal izateko, berme edo gordailu gisa jarritako gutxieneko prezioaren %20 eskatuko da eta, gutxieneko preziorik izan ezean, eskaintzarena. Kasu horretan, ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Komunitatearen Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeak bermearen zenbatekoan sor litzakeen kalte handiagoengatiko erantzukizunak.
13. Espedientean ez da aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezina zordunak ez beste inork okupatzen duenik.
14. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluan ezartzen denari jarraikiz.
15. Honako hauek esleipen-hartzailearen kontura dira:
–Ondasunen eskualdaketa kargatzen duten zeharkako zergak, kasu honetan, BEZaren tasa orokorra.
–Karga lehenetsi gabeak deuseztatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzearen ondoriozko gastu eta zerga guztiak.
–Udalaren zergak eta gastuak lurren balio gehikuntzaren gainean (gainbalioa).
16. Enkantea bertan behera geldituko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza interesak eta prozeduraren kostuak ordaintzen badira.
17. Zordunak helbide ezagunik ez badu, iragarki hau argitaratuta enkantea jakinarazitzat joko da legezko ondorio guztietarako.
Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).
Iruñean, 2014ko abuztuaren 21ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: F1411662