175. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. “Asociación de Profesores de Música de Secundaria y Bachillerato” izeneko (siglatan APROMUSENA) lanbide erakundearen estatutu aldatuak.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan 2014ko abuztuaren 14ko 14:00etan egin dela “Asociación de Profesores de Música de Secundaria y Bachillerato” izeneko (siglatan APROMUSENA) lanbide erakundearen estatutu aldatuen gordailua. Elkarte horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion lanbide eremuak arlo horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten langileak biltzen ditu.

Aldaketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Mª Inmaculada Azcona Biurrun eta Aritz Estivez Gorostiaga.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 18an.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1411880