3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Ebroko Ur Konfederazioko buruaren ebazpena, Ebroko urtegia erregulatzeko 2014ko kanona onestekoa
Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak Ebroko urtegia erregulatzeko 2014ko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2014ko martxoaren 27ko bilkura).
Hori guztia ikusirik, Ur Konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2014ko apirilaren 1ean, Ebroko urtegia erregulatzeko 2014ko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.
Horretarako, 2014ko apirilaren 14an eta 25ean, eta maiatzaren 2an eta 9an Errioxako, Zaragozako, Burgosko, Arabako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, Ebroko urtegia erregulatzeko 2014ko kanona jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:
1 | Hektareak, urtegia eraiki aurreko kontzesioa duten ureztalurretan | 1,38633202 euro hektareako |
2 | Hektareak, urtegia eraiki ondoko kontzesioa duten ureztalurretan | 6,93166011 euro hektareako |
3 | kW-h energian, urtegia egin aurreko kontzesioa | 0,00086646 euro/kW-h |
4 | kW-h energian, urtegia egin ondoko kontzesioa | 0,00173292 euro/kW-h |
5 | Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko hornidura | 0,00086646 euro/m³ |
6 | Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko hornidura | 0,00433229 euro/m³ |
7 | Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko | 0,00043323 euro/m³ |
8 | Metro kubikoak, kontsumituz industrian erabiltzeko | 0,00433229 euro/m³ |
2014ko maiatzaren 27an amaitu zen jendaurreko epean, Iberdrola Generación, S.A.U.k eta Ciener, S.A.k (pertsona bakarrekoa) erreklamazioa aurkeztu zuten, eta Ebroko Ur Konfederazioaren Zuzendaritza Teknikoak haren gaineko txostena eman zuen.
Aurkeztutako erreklamazioa eta emandako txostena baloratu ondoren, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) xedatutakoa ikusirik eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua eta Ur Plangintza onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek Ebroko urtegia erregulatzeko 2014ko kanona onesteko ebazpena eman du; hauxe da xedapen zatian erabakitakoa:
“–Iberdrola Generación S.A.U.k eta Ciener, S.A.k (pertsona bakarrekoa) aurkezturiko erreklamazioa ezestea eta espediente honen xede den Ebroko urtegia erregulatzeko 2014ko kanona onestea.
–Ebazpen hau Arabako, Burgosko, Errioxako, Nafarroako eta Zaragozako probintzietako aldizkari ofizialetan argitara ematea.
–Ebazpen hau jakinaraztea erreklamazio egileei, haren aurka aurkez ditzaketen errekurtsoen berri emanez.
–Erakunde honen Zuzendaritza Teknikora eta Ekonomia Zerbitzura igortzea, jakin dezaten.”
Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Ur Konfederazioan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.
Zaragozan 2014ko uztailaren 10ean.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.
Iragarkiaren kodea: E1411660