175. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARALARKO ELKARTEA

2014ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Aralarko Elkartea Usadiozko Toki Entitateak –udal eta kontzeju hauek osatzen baitute, Arbizu, Arribe, Arruazu, Atallu, Azkarate, Betelu, Dorrao, Errazkin, Etxarri Aranatz, Gaintza, Hiriberri, Ihabar, Intza, Irañeta, Lakuntza, Lizarraga, Lizarragabengoa, Unanu eta Uztegi–, 2014ko uztailaren 18an egindako Batzar Orokorrean, hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan.

Dokumentazioa Lakuntzako Udalean dago ikusgai, bulego orduetan.

Lakuntzan, 2014ko uztailaren 18an.–Batzarburua, Mikel Rekalde Goldaratz.

Iragarkiaren kodea: L1411949