2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko administrari-ofiziala izateko lanpostu baterako izendapena
2014ko abuztuaren 29ko ebazpenaren bidez, Mankomunitateko buruak ebazpen hau eman zuen:
1. Águeda Anaya Huarte –72.678.427Z zenbakiko NANa duena– izendatzea Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko administrari-ofizial izateko lanpostua, lanaldi osokoa eta C mailakoa, betetzeko, lan-kontratudun finko gisa.
2. Izendapen hori egin da 2011ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 12an, argitaratutako deialdiaren baldintzei jarraikiz.
3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, ezinbesteko arrazoiak salbu, karguaz jabetzen ez bada, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Lanpostuak administrazioko C mailari dagozkion lansariak izanen ditu.
Zangozan, 2014ko abuztuaren 29an.–Mankomunitateko burua, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1411850