2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea, UE-D15. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2014ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea, D-15 exekuzio unitatean Juan Carlos Artieda Barandalla jaunak sustatua, “Monte del Perdón” jabeen elkartearen ordezkari gisa.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 80, 79 eta 70. artikuluei jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, betiere jendea hartzeko orduetan.
Zizur Nagusian, 2014ko irailaren 1ean.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: L1411881