175. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa jarduera lizentzian

Udalak 1998ko otsailaren 27an eginiko osoko bilkuran, Alkaiaga industrialdeko 2.4 eta 2.5 lurzatietan haragi-industriaren instalaziorako jarduera lizentzia eman zitzaion Conservas Martiko S.A.ri. 1998ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ean, horri buruzko ediktu bat argitaratu zen.

Halaber, Alkatetzaren 1999ko martxoaren 16ko 34/1999 ebazpenaren bitartez zegokion irekitze baimena eman zitzaion.

Abuztuaren 18an, Udalaren Erregistro Orokorrean (2.366 sarrera zenbakia) jaso da Nafarroako Gobernuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak 2014ko abuztuaren 14an emandako 138E/2014 ebazpena. Horren bitartez, jarduera lizentzia aldatzeko aldez aurreko aldeko txostena ematen da, baimena ematearren eguneko gehieneko isurketa bolumena 150 m³-koa izan dadin.

Hori dena ikusirik, zera EBATZI DUT:

Aldaketaren espediente hau jendaurrean ikusgai edukitzea hamabortz egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta.

Lesakan, 2014ko irailaren 2an.–Lehen alkateordea, jarduneko alkatea, Severiano Txoperena Matxikote.

Iragarkiaren kodea: L1411944