175. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Gizarte Politiketako kontseilariak maiatzaren 13an eman 306/2014 Foru Aginduarena, zeinek Ekintza Boluntarioko Entitateen Errolda arautzen baitu.

Foru agindu hori 2014ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, uztailaren 11n, hartan I. eranskina ez denez agertu, ondoan jasotzen da erantzukizuneko aitorpenaren eredua, Ekintza Boluntarioko Entitateen Errolda arautzeko Gizarte Politiketako kontseilariak maiatzaren 13an eman 306/2014 Foru Aginduaren I. eranskinean jasotzen dena, foru agindu horren 8.2 artikuluarekin bat.

ERANTZUKIZUNEKO AITORPENAREN EREDUA

Izen-deiturak: ..............................., adinez nagusia, bizitokia: ................................... kalea, ...... zenbakia; NANa edo AIZ: ......................, bere izenean edo ............. entitatea ordezkatuz ( identifikazio fiskaleko zenbakia: ...............), ................................ gisa, eta Nafarroako Foru Komunitatean Ekintza Boluntarioko Entitateen Erroldan inskribatzeko ondorioetarako.

ADIERAZTEN DUT:

–Ordezkatzen dudan entitatea legez eratuta dagoela, beren izaera juridikoaren arabera, eta dagokion administrazio erregistroan inskribatuta dagoela.

–Ordezkatzen dudan entitateak sozietatearen helbidea edo haren ordezkaritza iraunkorraren helbidea Nafarroako Foru Komunitatean duela.

–Ordezkatzen dudan entitatea irabazi-asmorik gabea dela.

–Ordezkatzen dudan entitateak betetzen dituela Ekintza Boluntarioko Entitateen Errolda arautzeko Gizarte Politiketako kontseilariak maiatzaren 13an eman 306/2014 Foru Aginduan eskatutako baldintzak, eta, Nafarroako Bolondres Lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearekin bat, bide ematen diela herritarrei aktiboki, libre, elkartasunez eta arduraz parte hartzeko behar sozialen konponbidean, jarduera boluntarioen bidez.

–Ordezkatzen dudan entitateak ezaugarri horietako programa edo jarduera etengabeak antolatzen dituela Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

–Ordezkatzen dudan entitateak boluntarioen altak eta bajak jasotzen dituen liburu eguneratua duela, eta, aitorpen honen egunerako, ............ boluntario daudela (....... emakume eta ....... gizon).

–Ordezkatzen dudan entitateak konpromisorako hitzarmen bat duela, non boluntarioen eta haien jarduera garatzeko erakundearen arteko loturaren terminoak eta mugak jasoko baitira.

–Ordezkatzen dudan entitateak aseguru-poliza indarduna duela, boluntarioek boluntario lanetan aritzen diren bitartean izaten ahal dituzten istripu arriskuei aurre egiteko, eta beren jardueraren ondorioz eragin ditzaketen kalte-galerengatik hirugarrenen aurrean erantzuteko.

–Ordezkatzen dudan entitateak urtero oroitidazki justifikatu bat prestatzen duela boluntarioek gauzatutako jarduerari buruz.

–Ordezkatzen dudan entitateak boluntarioak prestatzen dituela esleitzen zaizkien eginkizunen arloan, gauzatzen duten ekintza boluntarioa etengabe hobetze aldera.

Eta horrela ager dadin eta behar diren ondorioak sor ditzan Nafarroako Foru Komunitateko Ekintza Boluntarioko Entitateen Erroldan inskribatzeko, honako hau sinatzen da, 2014ko ............(a)ren .......(e)an.

Stua.: .........................................

Gizarte Politiketako Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizuneko aitorpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Iruñean, 2014ko uztailaren 31n.–Gizarte Politiketako Departamentuko Gizarte Politikako Araubide Juridiko-administratiboaren Ataleko burua, Carlos Arana Aicua, José Antonio Marañón Oricain idazkari tekniko nagusia ordezkatuz.

Iragarkiaren kodea: F1410952