17. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts eta OOLTko pediatren 15 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bereziaz betetzeko deialdia. Iragarkia:

Francisco José Gil Sáenzek gora jotzeko errekurtsoa jarri du aipatu deialdiaren baremoaren behin betiko emaitzen aurka. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari Laguntza Juridikoa emateko Atalean), Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan José Rubio Vela.

Iragarkiaren kodea: F1400920