17. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

886/2013 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiak emana, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak 2013ko abenduaren 16an harturiko Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena. Erabaki horrek zerikusia du urriaren 15eko 30/2013 Foru Legearekin, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean gas ez-konbentzionala ikertzeko eta erauzteko teknika gisa haustura hidraulikoa erabiltzea debekatzen baita.

Urtarrilaren 7ko 1/2000 Lege Organikoak aldatu zuen Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33. artikuluan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak 2013ko abenduaren 16an harturiko Erabakia, ebazpen honi eranskin gisa gehitua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.

Iruñean, 2013ko abenduaren 30ean.–Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia, José Luis Ruiz Ciruelos.

ERANSKINA

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak harturiko Erabakia, urriaren 15eko 30/2013 Foru Legearekin zerikusia duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean gas ez-konbentzionala ikertzeko eta erauzteko teknika gisa haustura hidraulikoa erabiltzea debekatu zen

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak erabaki hau hartu du:

1. Negoziazioak hastea, urriaren 15eko 30/2013 Foru Legeari buruz azaldutako desadostasunak konpontzeko. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean gas ez-konbentzionala ikertzeko eta erauzteko teknika gisa haustura hidraulikoa erabiltzea debekatu zen.

2. Lan talde bat izendatzea, Lankidetza Batzordeari bidezko den konponbidea proposatzeko.

3. Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 33.2. artikuluan aipatzen den edozein organoren bidez, manuan berean aipatzen diren ondorioetarako, eta Erabaki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iragarkiaren kodea: F1400173