Iragarkia
17. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 27a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
194/2013 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiak emana, oinarri arautzaileak ezartzen dituena nazioarteko profila duten tituludun unibertsitarioei 2014an praktikak egiteko plazak eskaini nahi dizkieten enpresen zerrenda bat prestatzeko.
Nafarroako 2013-2016 II. Nazioarteko Planak, “Enpresa eta beste entitate batzuk nazioartekotzeko laguntza” izeneko 2. ardatzean, zenbait ekintza jasotzen ditu Nafarroako ETEei beren esportazio jardueretan laguntzeko. Ekintza horien artean, eta egitura organikoaren dekretuak, “Nafarroaren jarduera ekonomikoa eta nafarren nazioartekotzea” bultzatzeko, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiaren esku utzitako eskumenekin bat, beketarako deialdiak egiten ahalko dira 2014an, tituludun unibertsitarioek praktikak egin ahal ditzaten Nafarroari lotuta dauden eta nazioartekotze proiektu sendo bat duten enpresetan.
Deialdi hau egiteko, aldez aurretik beharrezkoa izanen da, tituludun unibertsitario horiei praktiketako plazak eskaintzeko prest dauden enpresen zerrenda bat izatea. Enpresa horiek Nafarroari lotuta egon beharko dute, nazioartekotze programa bat ukan behar dute eta, gainera, prestakuntza programa bat aurkeztu behar dute praktikarako.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko irailaren 16ko 149/2011 Foru Aginduak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Ebazpen honi eranskin gisa gehitutako oinarri arautzaileak onestea, nazioarteko profila duten tituludun unibertsitarioei 2014an praktikak egiteko plazak eskaini nahi dizkieten enpresen zerrenda bat prestatzeko.
Bigarrena.–Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzura igortzea.
Hirugarrena. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Laugarrena.–Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarrita dagoenarekin bat.
Iruñean, 2013ko abenduaren 23an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusia, María Jesús Valdemoros Erro.
ERANSKINA
2014an nazioarteko profila duten tituludunak praktiketan hartuko dituzten enpresak aukeratzeko oinarriak
I. KAPITULUA
Helburua, araudia eta aplikazio esparrua
1. artikulua. Xedea.
Nafarroako 2013-2016 II. Nazioarteko Planak, “Enpresa eta beste entitate batzuk nazioartekotzeko laguntza” izeneko 2. ardatzean, zenbait ekintza jasotzen ditu Nafarroako ETEei beren esportazio jardueretan laguntzeko. Ekintza horien artean, eta egitura organikoaren dekretuak, “Nafarroaren jarduera ekonomikoa eta nafarren nazioartekotzea” bultzatzeko, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiaren esku utzitako eskumenekin bat, beketarako deialdiak egiten ahalko dira 2014an, tituludun unibertsitarioek praktikak egin ahal ditzaten Nafarroari lotuta dauden eta nazioartekotze proiektu sendo bat duten enpresetan. Nafarroako Gobernuaren kargura izanen da praktiketan daudenei ordaintzea.
Praktiketako tituludun horiek hartu nahi dituzten enpresak aukeratzea du xede ebazpen honek. Aukeratzen diren enpresek ikasketa edo lan arloko nazioarteko profila duten langileak izaten ahalko dituzte praktiketan, esportazio prozesuetan lagun ditzaten; era horretan, Nafarroako enpresen sarea eta gizartea, oro har, nazioartera ateratzen bultzatuko da.
2. artikulua. Araubide juridikoa.
Ebazpen honetan aurreikusitakoez gain, aplikagarriak diren administrazio prozeduraren arloko xedapenek eta, oro har, antolamendu juridikoaren gainerakoek arautuko dute nola aukeratu enpresa horiek.
3. artikulua. Iraunaldia.
Ebazpen honetan ezarritako oinarri arautzaileak 2014ko deialdian bakarrik aplikatuko dira.
4. artikulua. Esparru materiala.
Helbide fiskala edo egoitza Nafarroan izanik, nazioartekotze proiektu bat duten enpresentzat da deialdi hau, nazioarteko profila duten tituludunek enpresa horietan praktikak egin ditzaten eta, horrela, enpresak kanpora ateratzeko prozesuetan lagun ditzaten.
III. KAPITULUA
Aukeratuak
5. artikulua. Baldintzak.
1. Deialdi bakoitzean baldintza hauek betetzen dituzten eskatzaileak aukeratzen ahalko dira:
a) ETE izatea (Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren arabera, mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruz).
b) Egoitza Nafarroan izatea, edo helbide fiskala erkidego horretan.
c) Nazioartekotze proiektu sendo bat izatea.
c) Prestakuntza plan bat aurkeztea praktiketan ariko den tituludunarentzat.
e) Ordainketak eguneratuta dituela frogatzea, tributu, zerga eta lan arloko betebeharretan.
2. Ezin izanen dira aukeratu Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan ezarritako egoeretako batean daudenak.
3. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dira, eta praktiketako prestakuntzaldiak dirauen bitartean mantendu beharko dira.
IV. KAPITULUA
Praktikak
6. artikulua. Praktiketako baldintzak eta iraupena.
Praktikak 6 hilabetekoak izanen dira gutxienez eta, beranduenez, 2014ko abenduaren 20an (egun hori barne) bukatu beharko dira.
7. artikulua. Tituludunentzako baldintzak.
Aukeratutako enpresen eskura jartzen diren tituludunek gutxieneko baldintza batzuk bete beharko dituzte; besteak beste, ingelesa menderatzea eta atzerrian izandako ikasketa edo lanbide arloko esperientzia frogatzea. Ikasketa espedientea ere puntuatuko da. Enpresek beraiek, buruz buruzko elkarrizketa baten bidez, erabakiko dute zer izangai egokitzen zaien gehien haien beharrei.
V. KAPITULUA
Hastapena, tramitazioa eta ebazpena
8. artikulua. Aukeratzeko prozedura.
1. Enpresak norgehiagokako araubidearen bidez aukeratuko dira.
2. Ofizioz hasitako administrazio prozeduren arau orokorrei jarraikiz gauzatuko dira aukeratzeko prozedurak.
3. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak baloratuko ditu eskaerak. Deialdi bakoitzean jasotzen diren eskabide guztiak batera ebatziko dira, eta oinarri arautzaileetan eskatzen diren baldintzak bete eta 13. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-irizpideen arabera baloraziorik handiena lortzen duten enpresa izangaiak aukeratuko dira.
9. artikulua. Eskaerak aurkeztea.
1. eranskin gisa gehitutako ereduaren arabera beteko dira eskaerak, eta Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzura igorriko dira. Eskaerak Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan edo erregistro lagungarrietan aurkeztuko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa galarazi gabe. Telematika bidez ere aurkezten ahalko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxaren bidez (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala izan beharko da.
Eskaera erregistro lagungarri batean aurkezten bada, jakinarazi beharko da becasnavarra@navarra.es helbide elektronikora mezu bat igorriz.
10. artikulua. Aurkezteko epea.
1. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eskaerak aurkezteko epea, eta 20 egun natural iraganik bukatuko.
2. Ez dira tramiterako onartuko epez kanpo aurkezten diren eskabideak eta, beraz, ez onartutzat joko dira; hori interesdunei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan ezarritako moduan.
3. Aurkezteko epea bukatu ondoren, ezin izanen dira eskaerak aldatu, salbu eta akats materialak, aritmetikoak edo izatezkoak zuzentzeko denean, eskatzaileek eskaerak bertan behera uzteko duten ahalmena baztertu gabe.
11. artikulua. Dokumentazioa.
Eskabideei dokumentazio hau erantsi beharko zaie:
a) 1. eranskin gisa gehitu den inprimakia, honako hauez osatua:
–Erantzukizuneko aitorpena, tributu, zerga eta lan arloko betebeharrak eguneratuak dituela dioena.
–Erantzukizuneko aitorpena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aurreikusitako debekurik ez duela hausten dioena.
–Berariazko baimena, datuak Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren fitxategi informatikoetan sartu eta tratatzeko, ebazpen honetan aipatzen den praktikaren kudeaketari aplikatzeko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako moduan.
–5.1.a) artikuluan eskatutakoa betetzen dela egiaztatzen duen informazioa.
–5.1.b) artikuluan eskatutakoa betetzen dela egiaztatzen duen informazioa.
b) Prestakuntza plana, praktiketako tituludunarentzat (2. eranskineko ereduaren araberakoa).
c) Enpresaren nazioartekotze proiektua eta horren arduraduna nor den azalduko dituen txostena.
12. artikulua. Eskabideen akatsak zuzentzea.
Eskaerak aipatu diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epean okerra zuzen dezala; hala egin ezean, eskaera bertan behera utziko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1. artikuluak ezarritako moduan. Errekerimendu hori eskuragarri dauden baliabide elektronikoak erabiliz eginen da.
13. artikulua. Tramitazioa.
Eskabideak jaso eta gero, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak beharrezkotzat jotzen dituen jarduketak eginen ditu ofizioz datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko, ebazpena eman aurretik.
14. artikulua. Ebaluazio irizpideak.
Oro har, eta deialdi bakoitzean ezarritakoa galarazi utzi gabe, honako hauek izanen dira ebaluazio irizpideak:
a) Enpresak praktiketako tituludunarentzat aurkeztuko duen prestakuntza plana (ebaluazio horren 60 puntu; nahitaez, 30 puntu beharko dira).
b) Nazioartekotze proiektua garatzen duen enpresaren txostena (30 puntu). Nazioartekotze proiektuak puntu hauek izan beharko ditu, baloratu ahal izateko:
–Enpresa eskatzailearen eta egiten dituen jardueren deskripzioa.
–Jardueraren AMIA azterketa, enpresaren ahuleziak eta indarrak, eta plan honen inguruneak eta merkatu objektiboak dakarzkioten mehatxu eta aukerak.
–Negozio ereduaren deskribapen zehatza: eskainiko diren produktuak/zerbitzuak.
–Posizionamendu estrategikoa: eskaintza zein segmenturi zuzendu behar zaion.
–Merkatu jakin batean dagoen aukera eta zer zailtasuni aurre egin beharko zaien.
–Helburu estrategikoak eta lortu beharreko emaitzen neurketa.
–Proiektuaren bideragarritasunaren analisia, argudio justifikatzaileak erabilita.
–Jarduketa planaren deskripzioa (ekintzak).
–Proiektua ebaluatzeko edozein informazio garrantzitsu.
c) Enpresaren jarduerak Nafarroarako duen interes estrategikoa (10 puntu).
Irizpide hau ebaluatzeko, Moderna planean lehenetsitako sektoreak hartuko dira kontuan (http://www.modernanavarra.com/el-plan-moderna/). 10 puntu emanen dira, enpresaren jarduketaren sektorea Moderna planean jasota bada. Bestela, 0 puntu emanen dira.
15. artikulua. Zerrenda egiteko prozesua.
Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak enpresen zerrenda prestatuko du aurreko artikuluan aurreikusitako ebaluazio irizpideen arabera.
16. artikulua. Ebazpena, jakinarazpena eta berariazko onarpena.
1. Zerrenda prestatzeko prozesua bukaturik, proposamena Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiari igorriko zaio, ebazpena eman dezan. Ebazpen horretan, aukeratutako enpresez gain, deialdian ezarritako baldintza guztiak bete arren aukeratu ez direnak ere agertuko dira, baita zer eskaera baztertzen diren ere baldintzetako baten bat ez betetzeagatik.
2. Enpresak aukeratzeko ebazpenean honako hauek azalduko dira:
a) Aukeratutako enpresaren datuak.
b) Praktiken iraupena eta zer lanbide profila eskatzen den.
c) Ezartzen zaizkion beste baldintza batzuk.
d) Enpresak prestakuntza programa betetzeko duen epea eta nola justifikatuko duen.
3. Deialdia ebazteko eta emaitza jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, gehienez ere, hura ixten denetik. Epe horretan ebazpen espresik ematen ez bada, eskaerak ezetsitzat jo beharko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 47. artikuluan ezarritakoarekin bat.
4. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
5. Enpresak aukeratzen dituen ebazpena Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko da, eta administrazio prozedurari buruzko legerian xedatutakoaren arabera jakinaraziko da.
VI. KAPITULUA
Aukeratuen betebeharrak
17. artikulua. Aukeratuen betebeharrak.
Praktiketako tituluduna duen enpresak betebehar hauek izanen ditu:
a) Organo eskudunaren aurrean frogatzea prestakuntza programa aprobetxamenduz egin dela, aukeratzeko ebazpenean ezarritako moduan eta epean, baita agindu honek eskatutako gainerako baldintzak ere.
b) Praktiketako tituluduna aukeratu ondoren, hitzarmen bat sinatzea Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuarekin.
c) Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren egiaztatze jarduketen mende jartzea.
d) Harremanetarako datuen aldaketen berri ematea, arauen araberako jarduera kontrolpean dagoen denboran jakinarazpenak egiteko.
VII. KAPITULUA
Praktika egin izana frogatzea
18. artikulua. Justifikazioa.
1. Praktika hauetan gertatzen diren inguruabar guztiak justifikatzeko, deialdian haien jarraipenari buruz ezarritakoaren arabera eginen da.
2. Praktika garatu bitartean burutzen diren jarduerak justifikatzeko, praktiketako tituludunari esleitutako tutoreak txostenak eginen ditu hiru hilabetean behin.
3. Modu berean, enpresak praktikari buruzko azken txostena aurkeztu beharko du, hura bukatu eta hilabetean gehienez ere, eta bertan garapenaren alderdi nagusiak azalduko ditu, baita zenbateraino dagoen pozik ere bekadunaren lanarekin eta programarekin, oro har.
4. Praktika egin izana frogatzeko dokumentazio eta txosten tekniko guztiak aurkeztu beharko ditu enpresak.
VIII. KAPITULUA
Zehapenen araubidea
19. artikulua. Aukeratutako enpresen zerrenda ezabatzea edo praktika bertan behera uztea.
1. Kasu hauetan bidezkoa izanen da aukeratutako enpresen zerrenda ezabatzea edo praktika bertan behera uztea:
a) Zerrendan sartzearren, eskatutako baldintzetan gezurra esatea edo aukeratua izatea galaraziko luketenak ezkutatzea.
b) Praktiketako tituludunarentzat aurkeztutako prestakuntza programa ez betetzea.
c) Justifikazio betebeharra ez betetzea edo behar adina ez justifikatzea.
d) Foru agindu honen 16.c) artikuluan aurreikusitako betebeharra ez betetzea.
3. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiari dagokio zerrendatik kentzeko edo praktika bertan behera uzteko prozedurak ebaztea.
IX. KAPITULUA
20. artikulua. Errekurtsoak.
Deialdi honen, bere oinarri arautzaileen eta garatzeko egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.
2. ERANSKINA
Prestakuntza plana praktiketako tituludunarentzat
1. Harrerako enpresaren datuak.
Izen soziala | IFZ | |||||
Enpresaren jarduera | ||||||
Ordezkaria | NANa | |||||
Helbide soziala | Herria eta P.K. | |||||
Zer egoitzatan gauzatuko den praktika, haren helbidea | Herria eta P.K. | |||||
Telefonoa | ||||||
Enpresako tutorea | ||||||
Kargua | ||||||
Telefonoa | Helbide elektronikoa | |||||
2. Praktikaren datuak.
Eskatzen diren ikasketen profila | |
Jakitea eskatzen diren hizkuntzak | |
Eskatzen den nazioarteko esperientzia | |
Praktikaren prestakuntza eremua | |
Lan esparrua | |
Ezagupenak, trebetasunak eta gaitasunak | |
Eginen diren lanak | |
Programa zehatza | |
Gainbegiratze mota (egunero, astean behin, hilean behin...) | |
Laneko hizkuntza | |
Asteko ordu kopurua | |
Praktiketako tituludunak hilabetean jasoko duen diru kopurua | |
Beste eskakizun edo ohar batzuk |
1. ERANSKINA
Nazioarteko profila duten tituludunak praktiketan hartuko dituzten enpresen zerrenda prestatzea
Eskaera aurkeztu duenaren datuak (eskatzailea bera ez bada):
IFZ | |
Izena eta 2 deiturak edo izen soziala |
Eskatzailearen datuak:
IFZ | |||||
Izena eta 2 deiturak edo izen soziala | |||||
Helbidea (kalea, zenbakia, solairua) | |||||
PK | Herria | ||||
Probintzia | |||||
Helbidea, jakinarazpenen ondorioetarako (kalea, zenbakia, solairua) | |||||
PK | Herria | ||||
Telefonoa | Faxa | ||||
Web orria | |||||
Harremanetarako pertsona | Helbide elektronikoa | ||||
1. Eskatzailearen ezaugarriak.
Helbide fiskala: | |
Nafarroako egoitzaren helbidea: | |
J.E.Z.Ko altako data: | Epigrafea: |
Produktuaren edo zerbitzuaren deskripzioa: | |
Enpresa zein sektoretakoa den: | |
2012ko salmenten gaineko esportazioaren % | 2011ko salmenten gaineko esportazioen % |
Esportazioaren bolumena 2012an (balio absolutua): | Esportazioaren bolumena 2011n (balio absolutua): |
2. Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko baldintzen gaineko adierazpena.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13 artikuluan ezarritako baldintzak betetzeari dagokionez, adierazten dut ez dudala artikulu horretan ezarri diren debekuetako bat bakarrik ere urratzen.
3. Datuak eguneratzeari buruz, zera adierazten dut:
Konpromisoa hartzen dut nire harremanetarako datuetan gertatzen den edozein aldaketaren berri idatzita emateko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari, 15 eguneko epean gehienez ere, jarduera arauen arabera kontrolpean dagoen aldian, jakinarazpen ondorioetarako.
4. Baimenak.
Baimena ematen diot Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari ebazpen proposamena ematen denean egiazta dezan tributu, zerga eta lan arloko betebeharrak eguneratuta dauzkadala.
Orobat, baimena ematen dut datuak Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren fitxategi informatikoetan sartu eta tratatzeko, ebazpen honetan aipatzen den praktikaren kudeaketari aplikatzeko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako moduan.
5. ETEa izateari dagokionez, ondokoa adierazten dut:
ETEtzat hartua izateko, mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioaren arabera, hauek dira kontuan hartu beharreko datuak (itxitako azken kontabilitate ekitaldikoak):
Enpresa eskatzailea | |||
Efektiboak (ULU): | Urteko lan unitateak ........ | Negozioen bolumena (salmenta garbiak): | Aktiboa, guztira: |
Beste enpresa batzuek %25etik gorako partaidetza daukate? Enpresa baten baino gehiagoren datuak ematen badira, gehitu enpresa adina lauki multzo | |||||
Eskatzailearen kapitalean partaide diren enpresen izen sozialak | |||||
Partaidetzaren %: | ............. % | Kontu bateratuak | |||
Efektiboak (ULU): | Urteko lan unitateak ........ | Negozioen bolumena (salmenta garbiak): | Aktiboa, guztira: | ||
Beste enpresa batzuek %25etik gorako partaidetza daukate? Enpresa baten baino gehiagoren datuak ematen badira, gehitu enpresa adina lauki multzo | |||||
Eskatzaileak zer enpresatan duen partaidetza, haien izen sozialak: | |||||
Partaidetzaren %: | .............. % | Kontu bateratuak | |||
Efektiboak (ULU): | Urteko lan unitateak ........ | Negozioen bolumena (salmenta garbiak): | Aktiboa, guztira: | ||
Badago enpresaren bat, eskatzailearen administrazio, zuzendaritza edo kontrol organoetako kide gehienak izendatzeko edo ezeztatzeko eskubidea duena? | ||||
Badago enpresaren bat, eskatzailearen gainean eragin nagusia gauzatzeko eskubidea duena, harekin sinatutako kontratuari edo estatutu klausula bati jarraikiz? | ||||
Badago enpresaren bat, akzioduna dena edo eskatzailearekin elkartuta dagoena, bozkatzeko eskubide gehienak kontrolatzen dituena, beste akziodun edo eskatzailearen bazkide batzuekin sinatutako hitzarmen bati jarraikiz? | ||||
Enpresaren izen soziala | ||||
Partaidetzaren %: | ........ | Kontu bateratuak | ||
Efektiboak (ULU): | Urteko lan unitateak ........ | Negozioen bolumena (salmenta garbiak): | Aktiboa, guztira: | |
Datu agregatuak | |||
Efektiboak (ULU): | Urteko lan unitateak ........ | Negozioen bolumena (salmenta garbiak): | Aktiboa, guztira: |
Adierazitako datuak ikusita, enpresak uste du honelakoa dela: |
6. Sinadura.
.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an
Kargua: |
7. Eskatzailearentzako argibide interesagarriak.
1.–Eskabidean eta erantzukizuneko aitorpenean emandako datuak Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoaren arabera tratatuko dira. Datuetan sartu, zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan.
2.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak adierazi diren datuak benetakoak ote diren ikertzen ahalko du eta, faltsuak izanez gero, aukeratuen zerrendatik kanporatzea edo praktika bertan behera uztea deklaratuko du.
Iragarkiaren kodea: F1400252
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
