17. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Zabaltzan igorlea eta hobi septikoa egiteko proiektua jendaurrean

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Servicios de la Comarca de Pamplona, S.A. (Iruñerriko Mankomunitatearen kudeaketa zuzeneko sozietatea).

Proiektua: Zabaltzako igorlea eta hobi septikoa (Zabaltzako udalerria).

Tokia: Zabaltzako 1. poligonoko 142. lurzatia, Zabaltzako Kontzejuko herrilurra eta 1. poligonoko 141. lurzatia, Francisco Javier Galar Esquirozen jabetzakoa. Ukituak: 1. poligonoko 129. lurzatia, José Ramiro Izcue Serranoren jabetzakoa; 1. poligonoko 136. lurzatia, Silvio Arbizu Orcoyenen jabetzakoa; 1. poligonoko 137. lurzatia eta 1. poligonoko 140. lurzatia, biak ere Pedro Belzunce Martínez de Irujoren jabetzakoak.

Arraitzan (Zabaltza), 2014ko urtarrilaren 15ean.–Alkate udalburua, Marina Mejías Jimenez.

Iragarkiaren kodea: L1400664