2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
2014ko lan egutegia
Oltza zendeako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2013ko abenduaren 26an. Hona hemen haren testu osoa:
“170/2013 Ebazpena, abenduaren 26koa, Oltza zendeako Udaleko alkate udalburuak emana, Oltza zendeako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren zerbitzuko langileen 2014ko lan egutegia onesten duena.
Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburu Pedro María Azparren Ocaña naizen honek.
Ikusirik Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak uztailaren 23an eman 341/2013 Ebazpena ere, haren bidez finkatu baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2014ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, baita 74/2013 Foru Dekretua ere, abenduaren 18koa, 2014an epeak kontatzeko Foru Komunitatearen eremuan egun baliogabeak ezartzen dituena.
Udaleko langileen ordezkari sindikalekin egin beharreko hitzarmena bukatuta.
Horrenbertzez, kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Oltza zendeako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren zerbitzuko langileen 2014ko aste barreneko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen:
Urtarrilaren 1a: Urteberri.
Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.
Urtarrilaren 7a: festaeguna Ororbian.
Martxoaren 19a: San Jose.
Apirilaren 17a: Ortzegun Saindua.
Apirilak 18a: Ortzirale Saindua.
Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
Maiatzaren 2a: Langileen eguneko zubia.
Uztailaren 7a: San Fermin.
Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
Abuztuaren 22a eta 25a: Ororbiako bestak.
Azaroaren 1a: Omiasaindu.
Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberri.
Abenduaren 26a: Eguberri eguneko zubia.
Bigarrena.–Oltza Zendeako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren administrazioan eginen den lanaldiaren urteko kopurua, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, 1.592 ordu izanen da, eta honela banatuko da:
a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 9:30etatik 14:00ak arte; gainerako bi ordu eta berrogeita hamar minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:00etik 16:00 arte. Orobat, kirol eta kultur koordinatzaileak asteazken arratsaldeetan ordu bat eta berrogei minutuz lan egin beharko du nahitaez. Hortaz, lanpostu horren ordutegi malgua, astelehenetik ostiralerako goizaldeetan, bi ordu eta hogeita hamar minutura mugatuko da.
b) Artikulu honetako aurreko atalean zehaztutako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko “Oltza Zendeako/Orkoiengo Musika Eskola” erakunde autonomoko langileei.
Hirugarrena.–Oltzako zendeako Udalaren zerbitzuko langileen lanaldiaren malgutasuna handitu da, langileek laneko eta familiako eginkizunak batera eramatea errazago izan dadin. Hona hemen jarraibideak:
1. Enplegatu bakoitzak gehienez 10 orduko saldo positibo edo negatiboa izaten ahalko du 7 ordu eta 20 minutuko lanaldiarekiko. Saldo hori egunero gaurkotuko da lanera agertzeko kontrol sistemaren bidez eta konpentsatuko dira hilabete natural bakoitzaren barrenean, egiatan lan egindako ordu guztiak eta hilabete natural bakoitzean egin beharreko lanorduak berdinak izan daitezen.
2. Nahitaezko lanaldia izanen da 9:30etik 14:00ak arte eta langile bakoitza kanpoan egon daiteke gehienez 10 orduz urtean; nolanahi ere, lantokian egon gabeko ordu horiek konpentsatu beharko ditu urtean zehar lan eginda.
Laugarrena.–Lanera agertzea kontrolatzeko, bertaratu direnen kontrolerako sistema automatikoa erabiliko da, eta enplegatu guztiek lanpostura sartzean eta bertatik ateratzean fitxatu beharko dute nahitaez. Hala egin beharko dute lanaldiaren hasieran eta amaieran, baita lanaldiaren barnean irteten eta itzultzen diren bakoitzean ere.
Borzgarrena.–Langileek lanaldiaren barnean gehienez hogeita hamar minutu iraunen duen atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horri dagokionez, bulegoetako langileek nahitaez fitxatu beharko dute sartu-ateratzeetan.
Seigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2014. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta maiatzaren 2a, uztailaren 7a, abuztuaren 22a eta 25a, eta abenduaren 26a, horiek jaiegun izanen baitira.
Zazpigarrena.–Udal administrazioaren zerbitzuetako premiak direla-eta, eta behar bezala jardun ahal izateko, kontabilitate, herritarrendako laguntza eta idazkaritza zerbitzuetan eta zerbitzu anitzetan-albiente lanetan, bertako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.
Zortzigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Oltza zendeako Udalaren iragarki oholean ere.”
Oltza Zendean, 2013ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Pedro María Azparren Ocaña.
Iragarkiaren kodea: L1400058