2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
Herrilurren desafektazioa
Udal honetako Osoko Bilkurak, 2013ko azaroaren 27an egin bilkuran, legez eskatutako erabateko gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen herrilurretako 12,66 hektarea desafektatzea, “La Biona”, “Fuentes de Abajo” eta “El Escueral” alderdietan.
Desafektazioaren xedea da lur horiek Gestión Ambiental de Navarra S.A.ri lagatzea, ugaldea lehengoratzeko, bisoi europarraren habitata hobetzeko eta habitatak hobetzeko proiektuan jasotako lanak egin ditzan, hain zuzen ere Aragoi ibaian, Murillo el Frutoko udal mugapean barna iragatean (Life + Territorio visón proiektua).
Bilkura berean eta gehiengo bera zuelarik, Osoko Bilkurak lagatze hori arautuko duten baldintzen plegua onetsi zuen.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.
Murillo el Fruton, 2014ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Javier Gárriz Gabari.
Iragarkiaren kodea: L1400669