17. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2014rako zerga-tasak eta tasak

Martzillako Udalak 2014an indarra izanen duten zerga-tasak eta tasen tarifak onetsi zituen 2013ko abenduaren 26ko osoko bilkura arruntean.

Karga-tasak.

Landalurreko ondasunak: %0,2081eko zerga-tasa.

Hirilurreko ondasunak: %0,2081eko zerga-tasa.

J.E.Z., Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean tasa hau aplikatuta: %1,40.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: aldizkako tarteen arabera finkatzen da 3.1eko portzentaje bakarra; tasa, aldiz, %13.

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.

Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %4,86ko zerga-tasa, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga: %0,20ko zerga-tasa.

Errodaje tasa.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarik ez duten ibilgailuetarako:

a) 25 zaldi fiskal baino gutxiagoko ibilgailuak, TMIZren %40,66.

25 zaldi fiskaleko edo gehiagoko ibilgailuak, TMIZren %54,65 mota bereko ibilgailuentzat zirkulazio zergan ofizialki ezarritako tarifen gainean.

Espedienteak eta agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak.

DIN A-4ko zuri-beltzezko fotokopia bakoitzagatik: 0,12 euro.

DIN A-4ko kolorezko fotokopia bakoitzagatik: 0,35 euro.

DIN A-3ko zuri-beltzezko fotokopia bakoitzagatik: 0,25 euro.

DIN A-3ko kolorezko fotokopia bakoitzagatik: 0,50 euro.

Espediente edo dokumentu bat CDan grabatzeagatik, bakoitzeko: 10,00 euro.

Faxetik bidaltzea, lehen orriagatik: 1,00 euro.

Agiri bereko 2. orriagatik eta hurrengoengatik: 0,20 euro,

Fotokopia eginbidetu bakoitzagatik: 2,00 euro.

Dokumentuen konpultsak: Lehen orriagatik: 2,00 euro.

Agiri bereko 2. orriagatik eta hurrengoengatik: 0,30 euro.

Ziurtagiriak: (erroldakoak salbuetsirik) 3,00 euro.

3 urteko edo gehiagoko historikoa: 18,50 euro.

Txostenak, ziurtagiria dutenak eta ez dutenak, interes pribatuagatik alderdi batek eskatuak: 18,50 euro.

Lurzatien zedulak, 3,00 euro.

Katastroko orriak: 0,60 euro.

Txostenak etxebizitzak deskalifikatzeagatik:

B.O.E. bat deskalifikatzea, 18,00 euro.

Aparkatzeko txartelak: 25,00 euro.

Arma txartelen tramitazioa: 25,00 euro.

Animalia arriskutsuak edukitzeko txartelen tramitazioa: 100,00 euro.

Ezkontza zibilak:

a) Lanegunetan, astelehenetik ortziralera, eta 10:30etik 14:00etara, gazteluko salak erabili gabe, tramiteak Epaitegian eta Udalbatzan baizik ez eginda: 75,00 euro.

b) Gazteluko salak erabiliz:

1.–Martzillan erroldatuak: 250 euro + 100 euro 1,5 h baino gutiagoko argazki saila egiten bada.

2.–Martzillan erroldatu gabeak: 350 euro + 100 euro 1,5 h baino gutiagoko argazki saila egiten bada.

Hirigintzako lizentziak emateko tasak.

–Plan partzialak edo antolamendukoak, aldaketa partzialak edo bereziak, xehetasun azterlanak, lurzatiketak eta birzatiketak eta Arau Subsidiarioen aldaketa puntualak tramitatzea: espediente bakoitzeko 1.000 euro, gehi prentsan iragarkiak ateratzeko gastuak.

–Urbanizazio proiektuak, obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,5.

–Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak: 45,00 euro.

Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

–Aurrekoetan sartzen ez diren obra lizentziak eskuratzeagatik, obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,22; gutxienekoa: 45,00 euro.

–Udal zerbitzuen hirigintzako txostenak, alderdi batek eskaturik: 45,00 euro.

Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

LIZENTZIAK, ERAIKINAK EDO INSTALAZIOAK LEHEN ALDIZ ERABILI EDO OKUPATZEAGATIK

–Eraikinen lehen okupazioko lizentziak eskuratzeagatik, 0,50 euro/m² eraikia.

–Jarduera sailkatuaren espedientea: 240 euro.

Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

–Irekitzeko lizentziaren agiria luzatzea, titulartasuna aldatzeagatik: 50 euro.

ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEAK EGITEKO (*)

–Saltokiak, 80 m²-ko azaleratik beheitikoak: 200,00 euro.

–Saltokiak, 80 m²-koak edo gehiagokoak: 310,00 euro.

–Gestoriak eta bulegoak: 310,00 euro.

–Ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta josteta aretoak: 575,00 euro.

–Industria nabeak eta biltegiak, 200 m² bitartekoak: 575,00 euro.

–Industria nabeak eta biltegiak, 201m²-tik 400 m²-ra bitartekoak: 1.150,00 euro.

–Industria nabeak eta biltegiak, 400 m²-tik 1000 m²-ra bitartekoak:: 1.500,00 euro.

Milatik goitiko metro bakoitzeko, 0,20 euro/m².

–Laguntzako eraikin eta saltokiak: 300,00 euro.

(*) Tarifa horiei kanpoko txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

HILERRIKO ZERBITZUAK ETA HILOBIEN KONTZESIOAK ESKURATZEKO TASAK

–Hilerria (zerbitzuak):

Ehorzketa zerbitzuak lurrean, panteoian, horma-hilobian edo eskatutako mantentze lanak: 25,00 euro/ordua.

Zerbitzu hauei dagozkien tasei igeltserotzaren kostuak gehituko zaizkie.

–Hilerria (hilobien kontzesioa):

Lehen hilobiaren kontzesioa: 205,10 euro.

Bigarrenaren kontzesioa (ondoan baldin bada): 683,70 euro.

Hirugarrenaren kontzesioa (ondoan baldin bada): 1.368,35 euro.

Horma-hilobien kontzesioa (zulo bakoitza): eraikuntzaren prezioa.

ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

–1. epigrafea: Zangak irekitzea:

1.1.–Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzagatik:

1.1.1.–Harrizko zoladura den lekuetan, 53,74 euro.

1.1.2.–Zoladura orokorra den lekuetan, 26,69 euro.

1.1.3.–Zoladurarik gabeko lekuetan, 5,36 euro.

1.2.–Zangaren zabalera metro linealekoa edo handiagoa bada, metro luze bakoitzagatik:

1.2.1.–Harrizko zoladura den lekuetan, 80,60 euro.

1.2.2.–Zoladura orokorra den lekuetan, 40,29 euro.

1.2.3.–Zoladurarik gabeko lekuetan, 6,71 euro.

1.3.–Zanga irekitzeagatik ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, horrez gain, ezartzen diren tarifak aplikatuko dira bide publikoa ixteagatik.

–2. epigrafea. Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea: Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 47,00 euro.

* 3. epigrafea. Sustatzaileek, bermetako, fidantza bat utzi beharko dute, eskudirutan; hain zuzen ere, obraren kostuaren %20.

EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN
ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK

–Eremu publikoan lurzorua okupatzeagatik:

Espaloi publikoak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak etab. paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere: 3,57 euro/eguna.

Espaloi edo bide publikoaren zatiak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak etab. paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere: 6,93 euro/eguna.

Eremu publikoko zoru zatiak okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, lehen 6 hilabeteetan: 15,30 euro/eguna.

Lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, 6 hilabete iragan eta hortik aitzina: 23,46 euro/eguna.

–Gau eta eguneko pasabideak:

3 metro linealerainokoak: 153,00 euro.

3 metro linealetik goitikoak: aurreko tarifa, gehi 40,80 euroko errekargua metro bakoitzeko.

–Ostatuen terrazak:

Mahai bakoitzeko, denboraldian, 1. kategoriako eremuetan: 74,87 euro.

Mahai bakoitzeko, denboraldian, 2. kategoriako eremuetan: 56,17 euro.

Jaiegun berezietan gehitzen den mahai bakoitzeko: 37,36 euro.

Eskatutako mahaiez gain baimenik eskatu gabe ateratzen den mahai bakoitzeko: 112,31 euro.

Beladoreak: 5 euro okupatzen den metro karratu bakoitzeko.

–Saltokiak kaleko merkatu txikian:

Postu finkoentzat, 69,56 euro/m² urtean.

Aldi baterako postuentzat, 5,22 euro/m² egunean.

–Barrakak, 0,84 euro/m² egun bakoitzean.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK

–Udal igerilekua:

Denboraldiko abonamendua helduentzat (> edo = 16 urte): 55,00 euro.

Senar-emazte edo izatezko bikoteendako abonamendua: 100, 00 euro.

Denboraldiko abonamendua haurrentzat (7 urte edo gehiago eta 16 urte baino gutxiago): 30,00 euro.

7 urtetik beheitikoak, aita, ama edo tutore abonatuak lagundurik heldu direnean, doan.

65 urtetik goitikoendako abonamendua: 25,00 euro.

Sarrera egun osorako: 7,00 euro.

Arratsaldeko sarrera (16:00etatik aitzina): 4,00 euro.

Hilabeteko abonamendua (ekaina-uztaila-abuztua): tarifa bakarra, 40 euro/hilabete osoa.

Familia larrietako kideendako murrizketa: ezarritako prezioaren %10.

Murrizketa gazte txartelagatik: ezarritako prezioaren %10.

* Murrizketak denboraldiko abonamenduei baizik ez zaizkie aplikatuko eta udal bulegoetan luzatuko dira.

–Kirol pistak:

Kiroldegia erabiltzea: pista osoa, ordubetez: 22,00 euro.

Kiroldegia erabiltzea: pista erdia, ordubetez: 14,00 euro.

Frontoi estalia, tenis eta padel kantxak erabiltzea: ordubete, 4 euro; 2 ordu, 7 euro; 5 ordu, 16 euro eta 10 ordu, 30 euro.

Futbol 7ko zelaia: ordu 1, 25 euro.

Argi fokoetarako fitxa bakoitza: 2 euro.

UR HORNIDURAREN TASAK

–Hiruhilekoko kuota finkoa, abonatuentzat: 5,8048 euro.

–Etxeko uraren hornidura, etxebizitzetan eta gisako erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,4987 euro.

–Industria eta merkataritzarako ur hornidura, etxeetarako ez dena (aziendategi, lantegi, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,6154 euro.

–Finka partikularretako ureztaketa eta jostetarako ur hornidura, etxeetarako ez dena, kontsumitutako m³ bakoitzeko: 1,4751 euro.

Tarifa horiei BEZa gehituko zaie, dagokien araudian ezarritako portzentajean.

ESTOLDERIA TASA ETA UR HORNIDURAREN
ETA HONDAKIN-UREN ARAZKETARENAK

–Estolderia, hiruhilekoko kuota finkoa: 3,279 euro.

–Etxeko estolderia, etxebizitzetan eta gisako erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), hartutako m³ bakoitzeko: 0,1421 euro.

–Etxeko ur arazketa, etxebizitzetan eta gisako erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), hartutako m³ bakoitzeko: 0,1093 euro.

–Industria eta merkataritzarako estolderia, etxeetarako ez dena (aziendategi, lantegi, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,2122 euro.

–Industria eta merkataritzarako uraren arazketa, etxeetarako ez dena (aziendategi, lantegi, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,2228 euro.

–Finka partikularrak ureztatzeko eta aisiarako uraren arazketa, kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,2971 euro.

–Hargunearen kontserbazioa: 0,6242 euro.

–Kontagailuaren kontserbazioa: 0,9467 euro.

Prezio horiei BEZa gehituko zaie, araudi egokian ezarritako portzentajean.

–Hornidurarako eta estolderiako hartuneak (BEZa sartu gabe): 105,06 euro.

Uraren kuota berezia, pentsio edo errenten eskuratzaileendako, diru behar bereziak badituzte edo familia ugariak badira.

Orokorrean aplikatu behar den kuotari %10eko beherapena aplikatuko zaio, baldin eta ordaindu behar duena Gizarte Segurantzaren pentsio baten onuraduna bada edo Nafarroako Mendekotasun Agentziak edo SPEEak (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) emandako prestazio batena diru behar berezitzat jotzen den egoera baten ondorioz; haren zenbatekoa ezin da izan indarra duen Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (OAEP) bider 1,25 baino gehiago edo 1,50 aldiz OAEP hori, ezkontidea edo bizikidetza harreman bereko pertsona izanez gero, bien diru-sarrera osoak baturik. Ezkontidearenak ez diren familia kargak izanez gero (seme-alaba adingabeak, 23 urte arteko seme-alabak, 23koak ere barne, legezko langabezia egoeran daudenak, edota ikasketak egiten, nahiz diru-sarrerarik gabeko seme-alaba ezinduak), aipatu muga ekonomikoei IPREM bider 0,26 gehituko zaie mendeko lagun bakoitzeko.

Ez dira tarifa honen onuradun izanen aurreko baldintza beteta ere diru-sarrera osagarriak dituztenak, alegia, urtean aipatu IPREMa baino 1,25 gehiagokoa dutenak, kontuan hartu gabe eskatzailearenak diren edo etxe berean bizi direnenak. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 24.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskabidea.

2. Jasotako prestazioaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

Betiere, tarifa honen onuradunak ur hornidurari eta saneamenduari buruzko kontratuaren titularra izan beharko du, edo bere ezkontidea.

Martzillako Udalak noiznahi ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenak ere.

Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Ordenantzetako tarifen eranskineko aldaketari buruzko espedientea, Udalaren Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Behin betiko onetsitzat joko dira epe hori iraganik, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez bada.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Martzillan, 2013ko abenduaren 26an.–Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1318126