2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Ordenantza fiskalen aldaketa. Behin betiko onespena
Leitzako Udalak, 2013ko azaroaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza fiskal hauen aldaketa:
–Leitzako Udalaren hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.
–Bide publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupeko probetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
–Leitzako herriko eraikuntzen zaharberritze eta apainketa eta bestelako obretarako laguntzari buruzko ordenantza.
–Ordenantza fiskala, lizentziak emateagatik eta hirigintzako bestelako jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.
Erabaki hau 2013ko abenduaren 12an argitaratu zen, 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Epe hori iragandakoan eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da aipatu ordenantzen aldaketa; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak eman dion idazketaren arabera.
Leitzan, 2014ko ilbeltzaren 20an.–Alkatea, Oier Eizmendi Astibia.
LEITZAKO UDALAREN HILERRIAREN ERABILERA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA
TARIFEN ERANSKINA
–Ehorztea lurrean edo panteoian astegunetan: 310,00 euro.
–Ehorztea lurrean edo panteoian jai egunetan: 322,00 euro.
–Nitxoan ehorztea astegunetan: 230,00 euro.
–Nitxoan ehorztea jai egunetan: 242,00 euro.
–Nitxoen kontzesioa 50 urterako: 1.400 euro.
–Nitxo kontzesioaren luzapena 25 urtez: 350 euro.
–Nitxo kontzesioaren bigarren luzapena beste 24 urtez: 350 euro.
–Nitxoak alokatzea 10 urtetarako: 280 euro.
–Benefizentziako nitxoa 5 urtetik 10era luzatzea: 280 euro.
–Nitxo kontzesioaren titular aldaketa: 20 euro.
–Kolunbarioaren kontzesioa 50 urterako: 140 euro.
–Kolunbario kontzesioaren luzapena 25 urtez: 35 euro.
–Kolunbario kontzesioaren bigarren luzapena beste 24 urtez: 35 euro.
–Kolunbario kontzesioan titular aldaketa: 20 euro.
–Beste zenbait zerbitzu: ordenantza honetan aipatzen ez diren bestelako zerbitzuak, arau orokorrean sartzen ez diren bestelako ehorzketak edo hobitik ateratzeak eta abar, zerbitzuaren kostua kobratuko da, betiere, Udalak egiten edo ordaintzen baditu.
BIDE PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALDURA ETA ZORUPEKO aPROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Tarifen eranskinak
b) Ubideak: 0,44 euro metro lineal bakoitzeko.
Leitzako herriko eraikuntzen zaharberritze eta apainketa eta bestelako obretarako laguntzari buruzko ordenantza.
Interes orokorreko arrazoi sozialak direla-eta, Leitzako herria dinamizatzea ordenantza honen helburuetako bat da. Horretarako, eraikinak zaharberritzeko jarduerak lagundu eta bultzatuko dira, jarduera horietarako Udalaren laguntzak emanez eta arautuz.
Aipatutako laguntzak arautzeko, udalerrian kokaturik dauden eraikuntzen eta etorkizunean egin litezkeen eraikuntza eta lanak arautuko dituen zaharberritze, konpontze eta apainketari buruzko ordenantza onestea nahitaezkoa da. Beraz:
1. artikulua. Egikaritze Materialerako Proiektuaren (EMP) ehuneko jakin bati dagokion laguntza jasoko dute eraikuntza, lan eta instalazioetan eginen diren honako jarduerek:
a) EMParen %2,5eko laguntza, inguruabar sozial, kultural edota arrazoi historiko-artistikoengatik interes bereziko edo udal erabilerako izendapena jasotzen dutenentzat. Udalbatzari dagokio izendapen hori egitea, eta bere kideen gehiengo soilaren aldeko botoez erabakiko da, subjektu pasiboaren eskaeraren ondoren.
b) EMParen %2,55eko laguntza, autokontsumorako energia berriztagarrien aprobetxamenturako sistemak (eguzkia, haizea etab.) sartzen dituztenentzat. Onura honen aplikazioa baldintzatuta dago beroa sortzen duten instalazioek dagokion administrazioak homologatutako kolektorea edukitzera. Halaber, laguntza hau jasoko dute ingurumenaren aldetik hobekuntzak lortzeko egiten direnek, hala nola putzu septikoek, etab.
c) EMParen %1,5eko laguntza, alokairura bideratutako etxebizitzetan, eraikitze obrak zein konponketa edo berrikuntza obrak izan.
d) EMParen %4,5eko laguntza, ezgaitasuna dutenei sarrera zein bizigarritasun baldintzak hobetzen badira.
e) EMParen %2,55eko laguntza, eguzkitik datorren energiaren aprobetxamendu termiko zein elektrikoaren sistemak sartzen dituzten eraikuntza, instalakuntza eta obrei. Laguntza honen aplikazioa baldintzatuta dago beroa sortzen duten instalazioek dagokion administrazioak homologatutako kolektorea edukitzera.
f) EMParen %4,5eko laguntza, etxebizitzetako teilatuen isolamendu eta birteilatzeari, eraikinak 20 urte baino gehiago dituen kasuetan. Obra horiek etxebizitza kopuruan aldaketa ekarriko balute, edota eraikigarritasuna handitzea, laguntza ez litzateke aplikatuko.
g) EMParen %4,5eko laguntza, etxebizitzen fatxadak zein leihoak konpondu eta margotzeko, eraikinak 20 urte baino gehiago badauzka. Obra horiek etxebizitza kopuruan aldaketa ekarriko balute, edota eraikigarritasuna handitzea, laguntza ez da aplikatuko.
h) EMParen %4,5eko laguntza, partikularrek herri pista eta herri bideak hobetu eta konpontzeko egindako obrei.
i) EMParen %2,5eko laguntza, abeltzaintzara bideratutako jardueretan, betiere eskatzailearen jarduera profesionala dela justifikatzen bada.
j) EMParen %4,5eko laguntza, irabazi asmorik gabeko erakundeek egindako obrei.
k) EMParen %4,5eko laguntza, irabazi asmorik gabeko erakundeek egindako obrei, beraien jabetzako eraikuntzetan.
l) EMParen %4,5eko laguntza, sute baten ondorioz erreta gelditzen den etxebizitzari. Obra horiek etxebizitza kopuruan aldaketa ekarriko balute, edota eraikigarritasuna handitzea, laguntza ez litzateke aplikatuko.
m) EMParen %4,5eko laguntza, eraikuntzetatik amiantoa kentzeko obrei.
Hauetako bi kasu edo gehiago izaten badira, portzentajerik altuena duen kontzeptuaren laguntza baino ez da aplikatuko.
2. artikulua. Laguntza hauek jasotzeko, obra baimenaren eskatzaileak Udalak eskatzen dion dokumentazio guztia aurkeztu beharko du. Betiere, diru-laguntza jaso ahal izateko, nahitaezkoa da eskatzaileak Leitzako Udalarekiko betebehar fiskalak ordainduta edukitzea. Udalak emandako baimenetik kanpo obraren bat egin bada edo Udalak ezarritako baldintzak betetzen ez badira, laguntza ez da aplikatuko.
3. artikulua. Ordenantza honen edukiaren aurka doan ordenantza eta arau oro baliorik gabe geldituko da.
4. artikulua. Iraungita geldituko da gai hau arautzen duen edozein ordenantza, edo zuzenki zein zeharka ordenantza honen xedapenen aurka doan edozein arau.
ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO BESTELAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Tarifen eranskina
f) Lurzorua birkalifikatzeko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasa:
–Urbanizaezina izatetik urbanizagarri edo hiri lurzoru izatera pasatzea: 1,04 euro/m², gehi 60,00 euro + prentsa gastuak.
Iragarkiaren kodea: L1400871