17. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Udal Plan Orokorra. Behin betiko onespena

Sustapeneko kontseilariak abenduaren 11n emandako 150/2013 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Ezkarozeko Udal Plan Orokorra, herri horretako Udalak sustatua, 2014ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an argitaratu baitzen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuarekin bat, plan horretako hirigintzako araudia argitaratzen da.

Ezkarozen, 2013ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Juan José Layana Barber.

Eranskina

Hirigintzako araudi orokorra eta araudi partikularra (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1400876