17. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Santiago plazako 34ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezi berria. Hasierako onespena

Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko urtarrilaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea saltoki bateko 10,21 m² desjabetzeko Plan Berezi berria, Lizarrako Santiago plazako 34ko eraikinean igogailua paratu ahal izateko, jabeen elkarteak sustaturik, betiere 2013ko azaroaren 13an aurkeztutako dokumentuari jarraituz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; ohartarazten da egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri, tramiteko egintza delako.

Lizarran, 2014ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1400656