17. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2013ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea hainbat ordenantza fiskaletan. 2013ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza fiskaletako 2014ko ekitaldirako aldaketak behin betiko onetsi dira, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2013ko abenduaren 24an.–Alkatea, Mª Begoña Ganuza Bernaola.

ERANSKINA

2014rako aldaketa ordenantza fiskaletan

2014rako proposatu da ordenantza fiskal guztietan %1,20eko igoera aplikatzea; bertzetik ere, testuan egin dira hainbat aldaketa, honako hauek:

0. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

Testua aldatu da legera egokitzeko; artikulu aldatuak honako hauek dira eta honela gelditu dira:

“1. artikulua. Honako Ordenantza fiskal orokor honen xedea da udalerri honetako zerga araubidea osatzen duten udal baliabideen ordainarazpen guztiendako arauak eta oinarri orokorrak finkatzea. Ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.

53. artikulua. Tributu-zorrak honela ordainduko dira:

1. Jakinaraziak, jakinarazi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

2. Epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, banan-banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, aurreko zenbakian adierazitako epean; borondatezko ordainketarako epearen lehenbiziko eta azkeneko egunak zehaztuko dira, tributu horiei dagozkien kuotak onesten dituen ebazpenean.

Kobratzeko epea zein den multzoka jakinaraziko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.

3. Subjektu pasibo berak autolikidatutako zorrak, dagozkien aitorpenak aurkezterakoan ordaindu beharko dira, tributu bakoitza arautzen duen Ordenantzak seinalatzen dituen egun eta epeetan, eta hori egin ezean, hogeita hamar egun balioduneko epean, zergapeko egintza sortzen den egunetik aurrera.

54. artikulua. Premiamendu aldiaren hasierak berandutze interesak eta epeari dagozkion errekarguak sortuko ditu, betiere borondatezko aldian ordaindu gabe gelditu den zorraren gainean.

Premiamendualdiko errekargua %5ekoa izanen da eta probidentzia jakinarazi aurretik premiamendualdian ordaindutako zorrari aplikatuko zaio.

Premiamendu errekargu murriztua %10ekoa izanen da eta zein zorretarako hasita den premiamenduaren prozedura, haiek ordaintzeko ezartzen den erregelamenduzko epea bukatu baino lehen ordaindutako zorrari aplikatuko zaio. Premiamendu errekargu arrunta %20 izanen da eta artikulu honetako 2. eta 3. idatz-zatietan adierazitako inguruabarrak gertatzen ez direnean aplikatuko da.

55.1. artikulua. Berandutza korritua galdatuko da egintzaren exekuzioa eteten den kasuetan, bai eta geroratzeetan, zatiketetan edo edozein motako luzapenetan ere.

Nolanahi ere, zorraren zenbateko osoa bermatzen bada, dela kreditu entitate batek edo elkarren bermerako sozietate batek emandako abal solidario bidez dela kauzio aseguruaren egiaztagiriaren bidez, galda daitekeen berandutze interesa diruaren legezko interesa izanen da, betiere diru-sarrera egiten den egunera artekoa.

2. Aitorpen-likidazioei edo autolikidazioei dagozkien diru-sarrerei, haiek epetik at baina aldez aurretik errekerimendurik izan gabe aurkeztu badira, bai eta epetik at eta aurreko errekerimendurik gabe aurkeztutako aitorpenek eragindako likidazioei ere, ondoko errekarguak eginen zaizkie:

a) Diru-sarrera egiteko edo aitorpena aurkezteko borondatezko epea amaitu eta ondoko hiru hilabetean gauzatzen badira horiek, %5eko errekargua aplikatuko da, eta ez dira galdatuko bertze zenbait kasutan galda zitezkeen berandutze interesa eta zehapenak.

b) Behin 3 hilabete horiek igarota, baina diru-sarrera egiteko edo aitorpena aurkezteko borondatezko epearen ondoko hamabi hilabeteak igaro gabe, %10eko errekargua aplikatuko da, eta ez dira galdatuko bertze zenbait kasutan galda zitezkeen berandutze interesa eta zehapenak.

c) Behin diru-sarrera egiteko eta aitorpena aurkezteko borondatezko epearen ostean hamabi hilabete igaro eta gero, errekargua %20 izanen da, eta ez dira galdatuko bertze zenbait kasutan galda zitezkeen zehapenak. Halako kasuetan, berandutze interesak galdatuko dira, halako eran non halakotzat joko baitira hamabi hilabeteko epe hori amaitu eta kasuan kasuko ordainketa egin bitarte sortutakoak.

57.a. artikulua. Tributu-zorrak eskudirutan ordaindu behar dira honako bitarteko hauetako bat erabiliz:

–Indarra duen dirua.

–Posta edo telegrafia bidezko igorpena.

–Bankuko edo Aurrezki Kutxako kontu korronteko taloia.

–Banku txekea.

–Banku edo aurrezki kutxako abonamendu edo transferentzia gutuna, Udalaren alde propio irekitako kontuetan.

–Datafonoa edo banku txartela.

b) Arestian adierazia goiti-beheiti, ordainagiri bidez eta epez epe kobratzen diren tributu zorrak direnean, eta horiek banakako jakinarazpenik galdatzen ez badute, ordainketa ondoko moduren batean egin beharko da:

–La Caixa: La Caixak hiri honetan irekita dauzkan bulegoetako edozeinetan, hain zuzen, ordaintzeko epea hastean horretarako zergadun bakoitzari igortzen zaion gaztigu-ordainagiria aurkeztu ondoan. Edozein arrazoi dela-eta, behar den tenorean hartzen ez badu, udal bulegoetan eskatu beharko du ordainketa egin baino lehen.

La Caixak dirua jasotakoan, gaztigu-ordainagiria zigilatuko du, eta orduan jasoko du, jaso ere, delako dokumentuak bertan ageri diren kuoten ordainketaren egiaztagiri balioa.

Gordailu entitateetan helbideratzea: ordainagirien ordainketa Lizarran bulegoak dituzten banku edo aurrezki kutxetan helbideratzen direlarik, entitateek subjektu pasiboaren administratzaile jokatuko dute, horrek baimendu dizkien zorrak ordaindurik.

Helbideratzeak baldintza bakarra du: idatziz ohartaraztea udal diruzaintzari eta kreditu eta aurrezki entitateari helbideratze hori zein zerga kontzepturi buruzkoa den, eta hori egin behar da zorra ordaintzeko borondatezko epea hasi eta, gutxienez, bi hilabete lehenago.

Helbideratzea balioduna izanen da, epemugarik gabe, baldin eta interesdunak ez badu baliogabetzen, edo entitate gordailuzainak atzera egiten ez badu, edo, bertzenaz udal administrazioak arrazoi justifikatuak direla medio, haiek baliogabetzea berariaz xedatzen ez duen bitartean.

–Udal Diruzaintza: egoera berezian diren ordainagiriendako.

c) Geroko mugaeguna duen ordainagiri baten kobrantzak ez du lehenagokoak ordaindu direla erran nahi, eta ez du zorpekoak direnak eskuratzeko Udalak duen eskubidea iraungitzen ere.”

4. ORDENANTZA

AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

%1,20 igo da VII, VIII, IX eta X. epigrafeetan, honela gelditu baitira:

TARIFEN ERANSKINA

VII. epigrafea.–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea.

–Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenengatik: 44,11 euro.

VIII. epigrafea.–Udaltzaingoaren txostenak.

–Udaltzaingoak egindako txostenengatik: 74,38 euro.:

IX. epigrafea.–Arma txartelen tramitazioa.

–Txartel bakoitzeko: 13,10 euro.

X. epigrafea.–Eskola garraiorako baimena.

–Baimen bakoitzeko: 13,10 euro.

5. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, AUTOTAXIEN, BIDAIARIEN GARRAIO PUBLIKOKO HIRI ZERBITZUEN ETA ALOKATZEN DIREN GAINERAKO IBILGAILUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak aldatu dira, %1,20 igo baitira. Hona zein diren:

TARIFEN ERANSKINA

I.–Autotaxiak ibiltzeko lizentziak ematea: 1.994,75 euro.

II.–Lizentziak eskualdatzea: 1.994,75 euro.

III.–Ibilgailuak zerbitzuan jarri aurreko azterketak, urteko azterketa ohikoak eta aparteko azterketak: 56,55 euro.

IV.–Lizentzia edo baimena, bidaiarien garraio publikoko hiri zerbitzuak egiteko, 9 plaza baino gehiagoko ibilgailuetan: 26,68 euro.

6. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BERTZELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

%1,2 handitu dira IV, V, VI, VII, VIII, IX eta X. epigrafeetako tarifak, eta tarifa berri bat gehitu da VIII. epigrafean (Udal arkitektoen ikustaldien ondoriozko txostena, hori behar duten erabakietan), eta honela gelditu dira:

TARIFEN ERANSKINA

IV. epigrafea.–Birzatiketen eta jabetzen zatiketen tramitazioa.

A) Espediente bakoitzari lizentzia emateari dagozkion tasak likidatuko dira banantzen den finkaren azaleraren arabera, banantze hori lurzatiketa, birzatiketa edo elkartzearen ondorioz bada, betiere ondoko tarifaren arabera:

–m² bakoitzeko, 0,15 euro.

B) Birzatiketen aldaketen tramitazioa: Tarifak, IV A) epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

C) Hirigintzako aprobetxamenduen transferentziak tramitatu eta ebazteko tasak, zer lurzatiren aprobetxamendua tranferitzen den, haren balioaren arabera likidatuko dira, eta aplikatuko den karga-tasa %1,52 izanen da.

V. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta aplikatuko den karga-tasa %0,71 izanen da:

VI. epigrafea.–Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.

Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta tarifa hau izanen da: %0,71.

VII. epigrafea.–Lizentziak, eraikitzeko, eraikinak eraisteko, bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako, iragartzeko errotuluak paratzeko eta arbolak botatzeko.

Tasak aurrekontuLizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako, eta horren guztiaren gainean %0,71 aplikatuko da.

VIII. epigrafea.–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak edo erabiltzekoak.

Etxebizitza unitate bakoitzari dagokiona.

–Eraikin berriak: hiri unitate bakoitzeko. Etxebizitzarako: 199,36 euro.

–Zaharberritzeko, handitzeko eta egiturak berritzeko obrak: 139,66 euro.

–Erabileraren aldaketak, etxebizitzen sorrera: 132,57 euro.

–Udal arkitektoen ikustaldien ondoriozko txostena, hori behar duten erabakietan: 140,00 euro.

IX. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

I. epigrafea.–Plan partzial edo berezien tramitazioa: 635,54 euro.

II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea: 635,54 euro.

III. epigrafea.–Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa: 635,54 euro.

IV. epigrafea.

A1.–Banantzeak eta elkartzeak: 58,05 euro.

A2.–Birzatiketa: 635,54 euro.

B.–Birzatiketak aldatzea: 635,54 euro.

C.–Hirigintza aprobetxamenduen eskualdaketak: 1846,58 euro.

V. epigrafea.–Urbanizazio proiektua: 1333,57 euro.

VI. epigrafea.–Obra lizentzia: 33,69 euro.

VII. epigrafea.–Eraikitzeko lizentziak: 33,36 euro.

X. epigrafea.–Gehieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan likidatzen diren tasak gehienez ere zenbateko hauetara iritsiko dira:

VI. epigrafea.–Obra lizentzia: 60.720 euro.

VII. epigrafea.–Eraikitzeko lizentziak: 60.720 euro.

7. ORDENANTZA

Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta jarduera kaltegabeetarako eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menean ez dauden jardueretarako baimenak emateko tasak arautzen dituen ordenantza.

Tarifak %1,20 handitu dira, eta II.2 epigrafea egokitu. Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera, txosten bakoitza. Eta honela gelditu da:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta haren berrikustea.

–Emandako lizentzia bakoitzeko: 218,65 euro.

II. epigrafea.–Jarduera sailkaturako lizentzia.

–Jarduera sailkatuetarako irekitzeko lizentzia bakoitzeko: 555,75 euro.

–Txosten teknikoak, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera. Txosten bakoitzeko: 277,87 euro.

III. epigrafea.–Jarduera kaltegabeetarako lizentzia.

–Erabilera aldatzeko lizentzia bakoitzeko: 175,06 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia bakoitzeko: 175,06 euro.

–Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera, txosten bakoitza. 87,55 euro.

IV. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia berriz definitzea.

–Lizentzia berriz definitzen den aldiro: 555,75 euro.

V. epigrafea.–Txabisketako erabiltzeko egokitzen diren lokaletarako txosten eta lizentziak.

–Txabiskeen gaineko txosten eta lizentziengatik: 21,11 euro.

8. ORDENANTZA

ORDENANTZA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak %1,20 igo dira, eta honela gelditu:

TARIFAK

I. epigrafea.

Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, baita Udalaren ondarean sortutako kalteengatik ere egindakoak. Ikustaldi bakoitzeko: 154,43 euro.

II. epigrafea.

Eraikinen azterketa, segurtasun baldintzak eta aurri egoeretako espedienteak direla eta.

–Gutieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana: 66,82 euro.

–Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzagatik: 3,53 euro.

9. ORDENANTZA

IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ALTXATOKIAN EDUKITZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak %1,20 igo dira, eta zenbaki oso hurbileneraino eraman, eskudirutan errazago kobratzeko.

IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ALTXATOKIAN EDUKITZEKO ZERBITZUA EMATEAGATIK ETA EREMU PUBLIKOAN IBILGETZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TARIFEN ERANSKINA

IBILGAILU MOTA

ZIKLOMOTORRAK ETA MOTOZIKLETAK

GEHIENEZ ERE 3.500 KILOGRAMORAINOKO PISUA DUTEN IBILGAILUAK

3.500 KILOGRAMO BAINO ASTUNAGOAK

1. Epigrafea.–Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada.

5,30

27,50

53,00

2. Epigrafea.–Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramanda

10,50

53,00

82,80

3. Epigrafea.–Eremu publikoan ibilgailua ibilgetzea; ibilgeturiko ibilgailu bakoitza

5,30

27,50

53,00

4. Epigrafea.–Ibilgailua altxatokira eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo egun-zati bakoitzeko, honako hau izanen da

1,18

2,68

4,10

5. Epigrafea.–Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %15, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

11. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak %1,20 igo dira eta honako hauek izanen dira:

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Ehorzketak eta berrehorzketak.

A) Panteoiak eta kaperak: 111,52 euro.

B) Horma-hilobia eta errauts-kutxategia: 55,66 euro.

C) Banakako hobia: 111,52 euro.

D) Errauts-kutxategia: 55,66 euro.

E) Errauts-hobia: 55,66 euro.

II. epigrafea.–Hobitik ateratzea.

A) Panteoiak eta kaperak: 111,52 euro.

B) Horma-hilobia eta errauts-kutxategia: 55,66 euro.

C) Banakako hobia: 111,52 euro.

D) Errauts-kutxategia: 55,66 euro.

E) Errauts-hobia: 55,66 euro.

III. epigrafea.–Panteoiak, banakako hobiak, horma-hilobiak, kolunbarioak eta errauts-hobiak.

A) Panteoiak.

–Panteoietarako lurzatien kontzesioa, 50 urterako: 2.655,39 euro.

B) Banakako hobiak.

–10 urteko kontzesioa: 111,21 euro.

–5 urteko luzapena: 100,09 euro.

C) Horma-hobiak.

–10 urteko kontzesioa: 244,65 euro.

D) Errauts-kutxategiak.

–50 urteko kontzesioa: 531,08 euro.

E) Errauts-hobiak.

–10 urteko kontzesioa: 127,46 euro.

IV. epigrafea.–Panteoietako gorpuzkinak garbitzea.

A) Lehen gorpuzkia: 61,81 euro.

B) Gorpuzkin gehiago, bakoitzeko: 22,38 euro.

V. epigrafea.–Horma-hilobiak aldi baterako okupatzea panteoiak eta kaperak konpontzeko.

A) Hilabete edo horren zatiki bakoitzeko: 6,38 euro.

VI. epigrafea.–Titulartasun aldaketa hilobien kontzesioetan.

A) Titulartasun aldaketak, bakoitzeko: 100,91 euro.

VII. epigrafea.–Errausketak.

Ordutegia: 9etatik 14ak arte.

A) Hilotzak errausteagatik: 434,92 euro.

B) Gorpuzkiak errausteagatik: 154,02 euro.

C) Errausketa-kutxa arrunta: 54,95 euro.

Gainerako orduetan:

tarifak %30 garestituko dira, aparteko orduetan lan egiteagatik.

12. ORDENANTZA

Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituena.

Tarifa %1,20 igo da eta honela gelditu da:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–141,12 euro ezkontza bakoitzeko.

13. ORDENANTZA

Lizarrako Udalaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena

Urteko kanona %1,20 igo da eta 22. artikulua honela gelditu da:

22. artikulua. Kontuan hartuz azienda-karga, larreen aberastasuna eta ixtegirik dagoen ala ez, Lizarrako Udalak urteko kanona 3,58 eurotan finkatu du hektarea bakoitzeko.

14. ORDENANTZA

ESPALOIETAN ETA ZIRKULAZIO MURRIZTUKO ALDEAN BARNA IBILGAILUAK SARTZEKO TASAK ETA APARKATZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO BIDEA GORDETZEKOAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak %1,20 igo dira, eta honela gelditu da:

“6. artikulua. Nolanahi dela ere, familia bakarreko etxebizitzetako garajeetan, etxebizitzei erantsitako lokaletan eta/edo ibilgailu bakarra har dezaketen lokaletan, ibilgailuendako sarrera bakoitzagatik, gehieneko kuota 75,62 euro izanen da.

TARIFEN ERANSKINA

1. eremua: 676,16 euro.

2. eremua: 497,91 euro.

3. eremua: 331,95 euro.

–Finantza-kostua: %5.

–Sarbide bakoitzeko, familia bakarreko etxebizitzetako garajeetan, etxebizitzei erantsitako lokaletan eta/edo ibilgailu bakarra har dezaketen lokaletan: 75,62 euro.

III. epigrafea.–Zirkulazio murriztuko eremuak.

–Ahalmena ematen duen txartelaren kuota: 16,20 euro.

15. ORDENANTZA

BIDE PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Orokorrean, tarifak %1,20 handitu dira. I. epigrafean (Mahaiak, aulkiak eta beladoreak) puntu berri bat gehitu da: Eremu publikoa mahai eta aulkiekin okupatzeagatik, abuztuko herriko bestetan.

Bestetan paratzen diren terrazengatik, hala eskatuz gero, ordaindu beharreko kuota 12,20 euro/m² da. Orobat, kuota berdina ordaindu beharko da diren terrazak zabaltzeagatik.

I. epigrafean puntu berri bat gehitu da: I.12. Publizitateko erabilera. Gainerako puntuen zenbakiak hurrenez hurren aldatu dira. Eta honela gelditu da:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1.–Mahai, aulki eta beladoreak: ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = terrazako m² okupatua × eremuko balioa × finantza kostua

–Terrazako m² okupatua: eremu publikoan zenbat metro koadro okupatzen diren.

–Eremuko balioa: balioak ondokoak izanen dira:

1. eremua: 422,37 euro.

2. eremua: 298,69 euro.

3. eremua: 170,14 euro.

–Bestetan paratzen diren terrazengatik, hala eskatuz gero, ordaindu beharreko kuota 12,20 euro/m² da. Orobat, kuota berdina ordaindu beharko da diren terrazak zabaltzeagatik.

I.2.–Merkatu txikiak, metro lineala, urtean:

–Foruen plazan, 211,31 euro.

–Santiago plazan, 197,64 euro.

I.3.–Azoka txikiak:

Herriko bestetan saltokiak paratzeko enkanterako hasierako prezioaren tarifa 0,38 euro izanen da metro koadro bakoitzeko.

Halaber, enkantea ez den beste prozedura batez saltoki finkoak paratzea baimentzen bada, ondoko tasa sortuko dute saltokiaren salmentarako guneak okupatzen duen metro lineal bakoitzeko.

San Andres: 114,53 euro.

Coronación plaza: 114,53 euro.

Nafarroa Beherea: (karrerapetik kanpora) 114,53 euro.

Nafarroa Beherea: (karrerapean) 83,67 euro.

Foruen plaza: (lehenbiziko 4 postuak, Esparza farmaziaren ondoan): 114,53 euro.

Foruen plaza (gainerakoa), 83,67 euro.

San Veremundo, 114,53 euro.

Sortzez Garbiaren pasealekua, 83,67 euro.

Coronación plaza, 114,53 euro.

Bertzelakoak, 83,67 euro.

Herriko bestetarako, Udalaren organo eskudunak hiri honetako kalez kaleko salmenta baimentzen badu, jarduera horrek 109,37 euroko tasa sortuko du, hartan aritzen den lagun bakoitzeko eta besta egun guztietarako.

Bestetan txosna jartzeko eskaera egiten dutenek, 12,20 euroko kuota ordaindu beharko dute metro koadro bakoitzeko, eta aipatu txosnak Alkatetzaren erabakietara makurtuko dira, azalerari eta txosna kopuruari dagokienez; betiere, dagoen lekuaren arabera.

I.4.–Bertzelako erabilera edo aprobetxamenduak, jarduera ekonomikoetarako:

–Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean 0,95 euro.

–Kudeaketaren kostua: 6,7 euro.

I.5.–San Andresko feriak eta bertzelakoak.

–San Andresko ferietan eremu publikoa ferietako tramankuluekin okupatzeagatik 8,39 euro sorraraziko dira metro kuadro bakoitzeko.

–Saltokiekin okupatzeagatik 8,39 euro sorraraziko dira metro lineal eta egun bakoitzeko.

–Eremu publikoa kontzeptu berdinengatik urteko gainerako egunetan okupatzeagatik, tasa bera aplikatuko da, ordenantza honetan espresuki bertzelakorik erraten ez bada.

I.6.–Auzoetako bestak.

Auzoetako bestetan eremu publikoa okupatzen bada, 50,46 euroko tasa sortuko da atrakzio bakoitzeko.

I.7.–Haurrendako atrakzioak establezimenduetatik kanpo.

Establezimenduetatik kanpora eremu publikoa haurrendako atrakzioekin okupatzeak 41,67 euroko tasa sorraraziko du urtean.

I.8.–Loreen salmenta Omiasainduz.

Omiasainduz loreen saltokiekin eremu publikoak okupatzeak 3,88 euroko tasa sortuko du egunean metro lineal bakoitzeko.

I.9.–Zirkuak eta antzekoak eta zinemako filmaketak.

–Zirkuek eta antzekoek 73,64 euroko tasa ordainduko dute.

–Zinemako filmaketek 51,51 euroko tasa ordainduko dute egunean.

I.10.–Kioskoak, eguneko salmentarako.

–Denboraldi baterako jartzen direnek 21,11 euroko tasa ordainduko dute hilabetean.

–Merkatondoa alderdiaren inguruan (siloaren ondoan) jartzen direnek 14,87 euroko tasa ordainduko dute metro lineal bakoitzeko hilabetean.

–Urte guzirako jartzen direnek 14,32 euroko tasa ordainduko dute hilabetean.

I.11.–Hauteskundeetako kartel eta banderatxoak.

Eremu publikoan dauden zutoin nahiz kaleargietan kartelak edo banderatxoak jartzen badira, hauteskundeetarako izan edo propagandarakoak, 30,26 euroko kuota ordainduko da bakoitzeko.

I.12.–Publizitateko erabilera.

Edozein euskarritan modu finkoan edo behin-behinekoz paraturiko iragarkiak, paraturiko elementuaren m² eta egun bakoitzeko: 0,50 euro.

I.13.–Hesiak.

1. eremua: 676,16 euro.

2. eremua: 497,91 euro.

3. eremua: 331,95 euro.

–m² okupatuak: hesiek eremu publikoan okupatutako metro koadroak.

–Finantza kostua: %5 aplikatuko da.

–Egunak: eremu publikoa zenbat egunez okupatzen den.

–Hesiak kudeatzeko kostua: 36,52 euro.

I.14.–Edukiontziak.

–Edukiontzi eta egun bakoitzeko: 3,19 euro.

–Kostu administratiboa: 22,29 euro.

I.15.–Banketxeetako jarduerak eta bertzelakoak:

–Paratutako kutxazain bakoitzeko, urtean:

1. eremua: 174,45 euro.

2. eremua: 141,46 euro.

3. eremua: 94,30 euro.

I.16.–Produktu edo salgaiak, establezimendutik kanpo, m² bakoitzeko urtean.

Kuota kalkulatzeko ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = eremuko balioa × okupazioa m² × finantza kostua.

–Eremuko balioa: balioak ondokoak izanen dira:

1. eremua: 422,37 euro.

2. eremua: 298,69 euro.

3. eremua: 170,14 euro.

–m² okupatuak: produktu edo salgaiek eremu publikoan okupatutako metro koadroak.

–Finantza kostua: %5 aplikatuko da.

I.17.–Autobus geltokiaren eremuko aparkalekua ferietako barrakekin okupatzea herriko bestetan eta san andresko ferietan.

–Autobus geltokiaren eremuko aparkalekua ferietako barrakekin okupatzea herriko jaietan eta sanandresetan: 28.896,21 euro.

II. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

II.1.–Paraturiko biltontzi bakoitzeko:

Kuota kalkulatzeko ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = eremuko balioa × orubean okupatutako metroak × finantza kostua

–Eremuko balioa: balioak ondokoak izanen dira:

1. eremua: 676,16 euro.

2. eremua: 497,91 euro.

3. eremua: 331,95 euro.

–metro okupatuak orubean: biltontziek eremu publikoan okupatutako metro koadroak.

–Finantza kostua: %5 aplikatuko da.

II.2.–Kableak sartzeagatik.

Argindar eta telefono konpainiek beren kableriak sar ditzakete Udalak bere udal mugapearen barrenean dituen hodiak erabiliz, baina 87,82 euroko tasa ordaindu beharko dute, etxebizitzaren harguneko hodi bakoitzeko.

17. ORDENANTZA

HIRIKO ZENBAIT EREMU PUBLIKOTAN IBILGAILUEN APARKAMENDUAREN MUGAPENA ETA ANTOLAMENDUA KONTROLATZEKO ZERBITZU PUBLIKOA ETA HAREN TASA ARAUTZEN DITUENA

Salmenta makinengatik, zenbait tarifa handitu eta borobilduko dira. Hona hemen:

6. artikulua.

Honako hau da ordenantza honetan araututako tasa:

Alde urdinak edo sar-atera handikoak.

Gutieneko zenbatekoa (25 minutu): 0,50 euro.

Aparkatzeko lehen orduagatik: 0,90 euro.

2 orduz aparkatzeagatik: 1,60 euro.

Tarteko denbora puskak, 0,05 eurotik.

Aparkatzeko denbora ordubete baino gutxiago gainditzeagatik, ondotik ordaindu beharrekoa: 4,15 euro.

18. ORDENANTZA

AUTOBUS GELTOKIKO ZERBITZUAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak aldatu dira, %1,20 igo baitira. Hona zein diren:

TARIFEN ERANSKINA

HALL EDO GELTOKI SARRERAKO ZERBITZUAK:

1.–Administrazioetarako lokalak eta armairuen gela erabiltzeagatik, urteko kuota bakarra

2124,31

2.–Kontsigna erabiltzeagatik, 30 kg-ko edo 400 dezimetro kubikoko pakete bakoitzeko, nahiz horien zatikia, gehienez ere 600 pezeta egunean

0,96

AUTOBUS GELTOKIAREN GIBELALDEKO EREMU PUBLIKOA

3.–Geltokiaren gibelaldean dagoen jabari publikoko lurra, bidaiarien garraio zerbitzuko autobusak gelditu eta aparkatzeko erreserbatutakoa, erabiltzeagatik, sartzen den zerbitzu bakoitzetik, eta ateratzen den zerbitzu bakoitzetik

1,52

Tarifa murriztua aplikatuko zaie 10 Km baino gutxiagoko distantzia egiten duten zerbitzuei, egunean egindako zerbitzu kopuruaren arabera, goian aipatutako tarifa normalei ondoko beherapenak aplikatuz:

–6 zerbitzu arte egunean: %25

–Egunean 6 zerbitzu baino gehiago emanez gero, guztiei aplikatuko zaie: %50

4.–Noizean behineko zerbitzuak eta zerbitzu bereziak, sarrera edo irteera bakoitzeko

1,55

ZERBITZU OROKORRAK

5.–Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik, geltokitik atera edo geltokira ailegatzen den bidaiariari saldutako txartel bakoitzeko

0,12

1.1. araua.: Kirol instalazioak eta eskoletako lokal eta instalazioak erabiltzeko prezio publikoak, eta lokalak errentan uzteko tarifak.

Tarifak %1,20 igo dira.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Udalaren pilotalekua.

–Kantxa ordubete, partikularrentzat: 12,50 euro.

2. epigrafea.–Oncineda Institutuko idorpea.

–Kantxa ordubete, partikularrentzat: 12,50 euro.

3. epigrafea.–Remontival pilotalekua.

–Pilotalekua erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 15,80 euro.

–Squasha erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 7,30 euro.

–Udalak instalazioak pilotarako erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 10,00 euro.

–Udalak instalazioak squasherako erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 3,40 euro.

–Instalazioak kirolaz kanpo erabiltzeko:

Lanegunetan:

  • Egun erdia, 237,30 euro.
  • Egun osoa, 401,73 euro.

Jaiegunak:

  • Egun erdia, 401,73 euro.
  • Egun osoa, 602,72 euro.

4. epigrafea.–Lokalen errentamenduak.

–Kultur Etxeko bilkura aretoa erabiltzeagatik, egun bakoitzeko: 55,58 euro.

–Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik, 9:00etatik 15:00ak arte, astelehenetik ortziralera, ordu bakoitzeko: 32,74 euro.

–Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik, larunbat eta igandeetan, ordu bakoitzeko: 32,74 euro.

–Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzeagatik, 15:00etatik 22:00ak arte, astelehenetik ortziralera, ordu bakoitzeko: 16,58 euro.

–Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, 9:00etatik 15:00ak arte, astelehenetik ortziralera, ordu bakoitzeko: 23,49 euro.

–Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, larunbat eta igandeetan, ordu bakoitzeko: 23,49 euro.

–Musika Eskolako gelak erabiltzeagatik, 15:00etatik 22:00ak arte, astelehenetik ortziralera, ordu bakoitzeko: 6,67 euro.

–Erabilera anitzeko gela, Foruen plazakoa, egun bakoitzeko: 113,54 euro.

–Zezen plaza erabiltzeagatik, egun bakoitzeko: 178,20 euro.

1.3.–Almudí Kultur Elkartearen ikastaroetan inskripzioa eta matrikula egiteko prezio publikoak.

Tarifak %1,20 igoko dira 2014-2015 ikasturtean, eta honela geldituko dira:

TARIFEN ERANSKINA, 2014-2015 IKASTURTERAKO

1. epigrafea.

1.1.–Haurrendako pintura.

–Izen ematea: 12,60 euro.

–Urteko kuota, 208,98 euro.

1.2.–Helduendako pintura.

–Izen ematea: 21,02 euro.

–Urteko kuota, 375,75 euro.

1.4.–“Julián Romano Ugarte” Musika Eskolan izena ematea eta matrikulazioa egiteko prezio publikoak.

Aldatu da aplikatzeko arauen testua eta %1,20 igoko dira tarifak eta, borobildurik, honela geldituko dira:

“Aplikatu beharreko arauak:

1.–Ordaindu beharra:

Irakaskuntzaren onura jasotzen duten helduak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak, baita adingabeen guraso, tutore edo legezko ordezkariak ere, matrikula formalizatzen den une beretik. Matrikulatzen denak hura osorik ordaindu behar du, eskoletara joan ala ez, horretarako zer arrazoi dauden kontuan hartu gabe (salbu eta Kultur Batzordeak kasu berezitzat hartzen duenean).

2.–Kudeaketa eta diru-bilketa:

Izena emateko eskubideen ordainketa matrikulatzeko epearen amaieran eginen da, irailean.

Matrikulazio eskubideen ordainketa honela eginen da:

–9 hilabetetan, urritik ekainera bitarte, hilabete bakoitzeko 1etik 10. egunera arte.

3.–Edozein irakasgaitako izena emateak berekin dakar “musika-tresna taldea” izeneko irakasgaian izena ematea.

Ikastaroak irailetik ekaina arte iraunen du eta, urtero, Nafarroako Gobernuaren araudiaren arabera egindako egutegiari jarraituz zehaztuko dira egunak.

–Izena emateko epea:

Ekaina: Aurreko ikasturtean matrikulatutako ikasleentzat (helduak kanpo) eta ikasle berrientzat.

Iraila: pertsona heldu berrientzat eta hutsik gelditutako plazak.

Epe horiek ikastetxeko iragarkien aholean ezarri eta argitaratuko dira.

4.–Ordaintzera behartutakoak emandako banku-kontuaren bitartez bilduko dira prezio publikoak.

5.–Ordenantza honetako eranskineko II. epigrafeko beherapenak baliatu nahi dituztenek eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

6.–Ohorezko diplomarekin saritu diren ikasleak salbuetsirik egonen dira hurren ikasturtean saritutako irakasgaiaren matrikulazio eskubideak ordaintzetik.”

TARIFEN ERANSKINA, 2014-2015 IKASTURTERAKO

I. epigrafea.–Musika Eskolako ikasleak.

–Matrikula eskubideak irakasgai bakoitzeko: 246,60 euro.

–Izen emateko eskubideak: 44,53 euro.

II. epigrafea.–Musika Eskolako ikasleak, familia ugariaren karneta dutenak.

–Matrikula eskubideak irakasgai bakoitzeko: I. epigrafekoaren %50.

–Izen emateko eskubideak: 44,53 euro.

III. epigrafea.–Adinez nagusi diren ikasleak (18 urte), astean 30 minutuko eskola hartzeagatik.

–Matrikula eskubideak: 468,00 euro.

–Izen emateko eskubideak: 73,07 euro.

1.5.–Gazteendako eta emakumearen alorreko jarduerak egiteko ordaindu beharreko prezio publikoak.

Gazteria Batzordeak proposaturik, Gazteriaren Etxeko salen erabileran, c) puntuan testua gehitu da eta tarifa bat aldatu da, eta honela gelditu da:

“c) ...

–“Ikastaro edo jarduera bat egiteko sala bat alokatu nahi duten pertsona edo entitate pribatuendako, eta hori interesekoa bada Gazteria Alorrerako, eta tarifa entitate pribatua balitz bezala ez kobratzeko, baldintza hauek proposatu ditugu:

–Eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte Gazteriaren Etxean: jardueraren proiektua (ikastaroaren helburuak, irakasgaia, ordainak, datak eta ordutegiak, aurreikusitako parte-hartzaile kopurua, ikasleei kobratu beharreko prezioa eta erabili beharreko materialak), curriculuma eta lagapenak eskatzeko orria.

–Gazteria Batzordeak eskaera onestea.

–Eskatzaileek beren gain hartuko dute jardueraren arriskua eta mentura.

–Pertsona edo entitate hauendako tasak, Udalaren ordenantze fiskalek Gazteriaren Etxearen erabilerari dagokionez ezartzen dutenaren arabera, gazte ez direnen taldeendakoen modalitatekoak izanen lirateke, entitate pribatuendakoen ordez, eta gazte taldeendakoa, parte-hartzaileen %50, gutienez ere, 30 urtetik beheitikoak badira.

–Eskatzaileek parte-hartzaileen kopurua eta horien datuak adierazi beharko dituzte ikastaroa hasi ondoren eta ikasle berri batek ikastaroari ekiten dionean.

–Gelaren alokairua ordainduta eta kontuan harturik parte-hartzaileen kopurua eta ikastaroaren kostua, eskatzaileak ezin du 35 euro orduko baino etekin handiagoa izan.

–Aipatu etekin hori baino handiagoa badauka, Lizarrako Udalaren Gazteriaren Etxeko bulegoetan sartuko da.”

Gazteria Batzordeak proposaturik, Gazteriaren Etxeko materialak mailegatzeko araudi berria egin da, dagozkion tarifekin. Honela gelditu da:

“Gazteriaren Etxeko materialak mailegatzeko araudia.

a) Materialak eta ekipoak “María Vicuña” Gazteriaren Etxetik kanpora erabiliak izateko mailegu zerbitzua hauendako da: Lizarrako gazte elkarteak, 30 urte baino gutiagoko gazte adinez nagusiak, gazte ez direnen elkarte eta taldeak eta Lizarrako Udaleko zerbitzuak. Materialak lagatzeko, jarduerak irabazi asmorik gabeak izan beharko dira eta behar bezala justifikaturik egon beharko dira.

Halaber, zerbitzu hau erabiltzen ahalko dute entitate pribatuek, bakar-bakarrik Gazteriaren Etxearen barnean egiten diren jardueretarako.

b) Materiala “María Vicuña” Gazteriaren Etxeari eskatuko zaio, eta salak lagatzeko lehentasun ordena bera ezarriko da materiala mailegatzeko eskabide bat baino gehiago dagoelarik.

c) “María Vicuña” Gazteriaren Etxeak baieztatuko du buruz buru, telefonoz edo idatziz, eskatutako materiala mailegatzeko aukerarik dagoen edo ez.

d) Entitate eskatzaileak bere gain hartuko du materialaren inguruko zamalanak eta garraioa, bai hartzean bai itzultzean.

e) Materiala hartzen duenak konpromisoa hartuko du hura garbi eta erabiltzeko baldintza hoberenetan itzultzeko aurreikusitako egunean.

f) Eskaerak ahalik eta lasterren ezeztatuko dira, eta inoiz ere bi egun baino gehiagoko epean.

g) Orokorrean, materiala ez da 2 egun baino gehiagorako mailegatuko. Aparteko kasuetan luzapena eskatzen ahalko da.

Fidantza eta kuota.

a) Eskatutako artikulu bakoitzarekin halako diru kopuru baten gordailua ezarri da (taulan adierazten den bezala) fidantzatako.

b) Eskatutako artikulu bakoitzarekin halako diru kopuru baten ordainketa ezarri da (taulan adierazten den bezala) maileguko kuotatako.

c) Materiala eramateko dagozkion fidantza eta maileguko kuota ordaindu behar da lehenik.

d) Fidantza aste batean itzuliko da materiala itzultzen den egunetik hasita, hura berrikusi eta egiaztatu ondoan.

f) Fidantzarik eta kuotarik gabe Lizarrako Udaleko udal zerbitzuek egiten dituzte eskaerak.

Gorabeherak.

a) Materiala mailegatzen duten gazte adinez nagusi edo entitateek gertatzen diren goiti-beheiti guztien berri eman beharko dute (galera, kalte, zikinkeria edo berandutzea bueltatzean...) ahalik eta lasterrena. Berri emate horrek ez ditu gazteak edo entitateak salbuesten gertatutako goiti-beheitien ondorioz beren gain hartu behar dituzten erantzukizunetatik.

b) Materiala gaizki erabiltzeagatik hura galtzen, hondatzen edo zikintzen bada, “María Vicuña” Gazteriaren Etxeak eragindako gastuak deskontatuko ditu fidantzatik (konponketa, piezak berriz ere jartzea edo materialak erabiltzeko maneran egoteko lanak) eta horien batura fidantza bera baino handiagoa bada, zenbatekoaren gainerakoa eskatzen ahalko zaio gazteari edo entitateari.

c) Gazteriaren Etxeak egokiak iruditzen zaizkion neurriak hartuko ditu arau hauek betetzen ez badira edo materiala modu desegokian erabili dela hautematen bada.

Eskura dauden materialak, fidantzak eta kuotak.

MATERIALAK

ELKARTEEN KUOTA
euro/eguna

PRIBATUEN KUOTA
euro/eguna

FIDANTZA

1. MIKROFONOA

1,00

2,00

5,00

2. MIKROFONOA

1,00

2,00

5,00

1. MIKROFONOAREN KABLEA

1,00

2,00

5,00

2. MIKROFONOAREN KABLEA

1,00

2,00

5,00

1. ANPLIFIKADOREA

5,00

10,00

15,00

2. ANPLIFIKADOREA

5,00

10,00

15,00

*SOINU EKIPO OSOA

50,00

-

1. PROIEKTAGAILUA

2,50

5,00

15,00

Ezeztatu da tarifen eranskineko III. epigrafea, bertze batzuk aldatu eta tarifak %1,2 igo dira.

Orobat, testu hau ezeztatu da tarifen eranskinetik:

“Hilabeteko bonuak, tarifen araberakoak, ezartzen ahalko dira gelak erabiltzeko.”

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Agirien inprimaketa.

–Ordenagailutik inprimatutako orria, 0,10 euro.

–DIN-A4-ko fotokopiak, 0,10 euro.

II. epigrafea.–Autobus txartelak.

–Joan-etorriko txartelak, jaibusetan, 5,00 euro.

III. epigrafea.–María de Vicuña Gazteriaren Etxearen erabilera.

GAZTE TALDEAK (erabilera partikularra) ETA 30 URTETIK BEHEITIKO GAZTEAK (banakako erabilera)

GAZTE EZ DIRENEN ELKARTEAK ETA 30 URTETIK GOITIKOAK

JARDUERA PRIBATUAK EDO IRABAZI ASMOKOAK

ORDENAGAILUEN ARETOA

Gela osoa (euro/orduko)

5,31

6,39

31,93

Banaka erabiltzeko (euro/orduko)

1,08

1,60

*OSTATUA (14 urterik beheitikoen urtebetetzeak) (euro / ordua)

10,12

ENTSEGUETARAKO ARETO HORNITUA (euro/ordua)

3,19

4,27

ENTSEGUETARAKO ARETO HORNITU GABEA (euro/ordua)

1,08

1,60

IKASTAROETARAKO SUKALDEA (euro/ordua)

5,31

6,38

31,93

ERABILERA ANITZEKO ARETOA (euro/ordua)

5,31

6,38

106,11

IKASTAROETARAKO ARETOAK (euro/ordua):

2,10

2,63

21,22

JENDE GUTIKO IKASTAROETARAKO SALAXKA (euro/ordua)

1,08

1,60

15,00

BILERETARAKO BULEGOA (euro/ordua):

1,08

1,60

ERABILERA ANITZEKO II. ARETOA (euro/ordua)

5,31

6,38

106,11

GAZTE ESPAZIOKO KARNETA (Gazte espazioko salak eta jarduerak) zenbat euro urtean

5,00

* Ostatua urtebetetzeak ospatzeko egunak dira astelehenak, astearteak eta ortzegunak. Asteazken, ortzirale, larunbat eta igandeetan egonen da gazte espazioko programetarako (lantegiak, ping-pong txapelketak...) eta gazte arterako (kontzertuak, antzerkia...).

1.6.–Kirol jardueren zerbitzua emateko prezio publikoak.

Tarifak %1,20 igo dira eta honela gelditu dira:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Jardueretan izena ematea eta irakaskuntza.

–Gerontogimnasia (64 urtetik goitikoak): 31,80 euro.

II. epigrafea.–Taldekako txapelketetan izena ematea.

–Aretoko futbol txapelketa, elkarteen artekoa: 542,20 euro.

–Saskibaloi txapelketa, elkarteen artekoa: 133,80 euro.

–Eskubaloi txapelketa, elkarteen artekoa: 97,30 euro.

–Badminton txapelketa, elkarteen artekoa: 31,80 euro.

1.7.–Udalaren langileez, makineriaz, ibilgailuez, lanabesez eta bertzelako gauzez baliatzeko prezio pribatuak.

Aplikatzeko arauen 12. puntua ezeztatu da eta 2. puntua aldatu, honela gelditu baita:

“2.–Kultur ekintzetan Udala laguntzaile denean eta antolatzaileei elementuak eta pertsonak maileguz ematen dizkienean ez da prezio publiko hau ordaindu beharko. Lizarran helbide soziala duten irabazi asmorik gabeko entitateek ere ez, kultur, kirol edo ongintza arlokoak badira.”

Tarifak %1,20 handitu dira eta bertzelako elementu berriak gehitu dira.

TARIFEN ERANSKINA

III. epigrafea.–Makineria.

–Kamioi garabiduna, ordu bakoitzeko 20,24 euro.

IV. epigrafea.–Bertzelako zerbitzuak.

–Tribuna edo oholtza, egun eta m² bakoitzeko 1,00 euro (gehienez 150 m²):

–Metalezko hesiak, bakoitzeko egunean: 0,30 euro.

–Aulki edo jarlekuak, bakoitzeko egunean: 0,30 euro.

–Mahaiak, bakoitzeko egunean: 0,30 euro.

–Ferietako saltokiak, bakoitzeko egunean: 2,48 euro.

–Entzierroko oholtzarrak, bakoitzeko egunean: 0,30 euro.

–Megafonia ekipoa, egunean: 12,00 euro.

–Idorpeak, bakoitzeko egunean: 10,00 euro.

–Kartoi harrizko zezenak, bakoitzeko egunean: 5,00 euro.

–Bertzelakoak, bakoitzeko egunean: 5,00 euro.

1.8.–Udalaren haur eskolan hezkuntza-laguntzako zerbitzua emateko prezio publikoak.

Tarifak Nafarroako Gobernuak onetsi zituen (21/2013 Foru Agindua, otsailaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2013-2014 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituena). Hasierako kuotaren atal berria sartu da.

TARIFEN ERANSKINA

2013-2014 ikasturterako Hauek dira urteko tarifak:

Eskolatzea: 7 orduko eskola: 2.480,40 euro urtean.

Jantokia Gehieneko tarifa: 1.007 euro urtean.

10,60 hilabetekotan banatuko da ordainketa; beraz, tarifa hauek aterako dira:

Eskolatzea, gehieneko tarifak. 7 orduko eskola: 234 euro hilabetean.

jantokia. Gehieneko tarifa: 95 euro hilabetean.

Tarifetan murrizketak egiten ahalko dira, familiaren diru-sarreren arabera, honela:

7 ordu (Esk + jantokia):

Hileko per capita errenta - Hileko tarifa.

–4.500 euro edo hortik beheiti: 124 euro.

–4.500,01etik 5.500 euro bitarte: 138 euro.

–5.500,01etik 6.650 euro bitarte: 151 euro.

–6.650,01etik 7.980 euro bitarte: 177 euro.

–7.980,01etik 9.300 euro bitarte: 204 euro.

–9.300,01etik 10.700 euro bitarte: 241 euro.

–10.700,01etik 12.400 euro bitarte: 270 euro.

–12.400,01etik 15.000 euro bitarte: 306 euro.

–15.000 eurotik goiti: 329 euro.

Hasierako kuota.

100 euroko kuota bat ezarri da, nahitaezkoa, matrikulatzean ordaindu beharrekoa, eta gero konpentsatuko da, kurtsoaren azken hilekoa ordaintzerakoan. Kuota hori fidantzatzat hartuko da, eta, horrenbertzez, hala betearazten ahalko da sortutako gastuak konpentsatzea bidezkoa denean eta haurraren baja egiten denean, ikasturtea hasi baino lehenago egiten bada ere.

1.9.–Lizarrako Udalaren jabetzako enpresa-mintegian espazioak erabiltzeko prezio publikoak.

Tarifak %1,20 igo dira eta honela gelditu dira:

TARIFEN ERANSKINA

Mintegiko instalazioak erabiltzeko tarifak

LOKAL MOTA

m²

MERKATUKO PREZIOA

INKUBAZIOAREN PREZIOA m² (merkatuko prezioaren %80)

AURREINKUBAZIOAREN PREZIOA m² (merkatuko prezioaren %50)

INKUBAZIOAREN HILEKO KOSTUA (%20)

AURREINKUBAZIOAREN HILEKO KOSTUA
(%50)

LUZAPENAREN
KOSTUA

1. nabea

107,96

3,09

2,47

1,54

266,58

166,61

333,23

2. nabea

113,65

3,09

2,47

1,54

280,63

175,40

350,79

3. nabea

74,68

3,09

2,47

1,54

184,41

115,25

230,51

4. nabea

132,33

3,09

2,47

1,54

326,76

204,22

408,45

1. lantegia

53,10

4,66

3,72

2,33

197,75

123,60

247,19

2. lantegia

35,70

4,66

3,72

2,33

132,95

83,10

166,19

3. lantegia

51,33

4,66

3,72

2,33

191,16

119,48

238,95

4. lantegia

70,85

4,66

3,72

2,33

263,86

164,91

329,82

5. lantegia

55,27

4,66

3,72

2,33

205,83

128,65

257,29

6. lantegia

69,20

4,66

3,72

2,33

257,71

161,07

322,14

7. lantegia

71,93

4,66

3,72

2,33

267,88

167,42

334,85

1. bulegoa (bilera aretoa)

52,83

7,19

5,75

3,59

303,68

189,80

379,59

2. bulegoa

46,39

7,19

5,75

3,59

266,66

166,66

333,32

3. bulegoa

52,25

7,19

5,75

3,59

300,34

187,71

375,43

4. bulegoa

34,14

7,19

5,75

3,59

196,24

122,65

245,30

5. bulegoa

56,00

7,19

5,75

3,59

321,90

201,19

402,37

6. bulegoa (Udala -CEIN)

47,50

7,19

5,75

3,59

273,04

170,65

341,30

Oharrak.

Inkubazioaren kostua: enpresa inkubatuei aplikatzen zaien kostu ofiziala da, %20ko diru-laguntza aplikaturik merkatuaren balioaren gainean.

Aurreinkubazioaren kostua: aurreinkubazio proiektuak inkubazio kostua baino %50 merkeagoak dira.

Luzapenaren kostua: merkatuko balioa.

1.10.–Prezio publikoak, Lizarran hilberrien aldeko agur zibilak egiteko.

Tarifak %1,20 igo dira eta honela gelditu dira:

TARIFEN ERANSKINA

–Agur zibil bakoitzeko, Fray Diego Kultur Etxeko ordutegiaren barnean: 55,58 euro.

–Kanpoko langileak sartzen badira, langileen kostuaren %100 ordainduko da, gehi aipatu tarifa.

Iragarkiaren kodea: L1318066