2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Berako Udalak, 2014ko urtarrilaren 14ko osoko bilkuran, 2014. urteko plantilla organikoa, udal langileena eta Musika Eskolakoa onetsi zituen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Beran, 2014ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.
Iragarkiaren kodea: L1400911