166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkatea ordeztea

Udal honetako alkateak ondoko ebazpena eman zuen, 2014ko abuztuaren 18an. Hona hemen testu osoa:

Alkatea kanpoan izanen denez abuztuaren 26tik 2014ko irailaren 7ra, biak barne,

AFEren 47 eta 48. artikuluetan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DU:

1. Garesko lehen alkateorde Carlos Vélez Medrano alkatearen ordezko izendatzea 2014ko abuztuaren 26tik 2014ko irailaren 7ra, biak barne.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek 2014ko abuztuaren 26tik aitzina izanen ditu ondorioak.

Garesen, 2014ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Fidel Aracama Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1411491